Ama Mu etxera itzuli da
Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Muri galdera bat datorkio burura: “Non dago benetan nire etxea?”. Nola jakin dezake ziurtasunez bere landa eta bizitokitzat duen etxaldea bere benetako etxea direla? Izan ere, akaso bada toki hoberik mundu zabalean. Bele lagunak azalduko dio, orduan, besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, ederragoak, zabalagoak. Baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin beharra dago berriro etxerako bidea aurkitzeko.
Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez bikoiztutako lana da, 2022ko laugarrena.
.
.
Ennio: The Maestro
Ennio Morricone maisuari eskainitako ikus-entzunezko erretratua. XX. mendeko zinema-konpositore ezagun eta emankorrena, publikoak sutsuki maitatutakoa, birritan izan zen Oscar sarien irabazle eta bostehundik gora partitura biltzen dituen ondare musikala utzi du.
.
.
Father Stu
Aita Stuart Longen bizitza jarraitzen du, apaiz bihurtutako boxeolaria, autosuntsipenetik erredentziora egindako bidaian zehar hamaika pertsona inspiratu zituena.
Rosalind Ross zuzendariak gidatu eta idatzitako lan honen aktore-taldeak, Mark Wahlbergen edo Mel Gibsonen lana hartuko du, besteak beste.
.
.
Firestarter
Kingen eleberri klasikoan oinarrituta, pirokiniako trebetasunak garatzen dituen neska gazte bati buruzko filma duzue honakoa. Bere dohain ahaltsua arma gisa baliatzeko, gobernu agentzia sekretu batek bahituko du emakumea.
.
.
El universo de Óliver
1985. urtea. Óliver, irudimen handiko haurra, Europa hegoaldean dagoen herri txiki batera lekualdatuko da, Halley kometa igarotzear dagoenean. Bi gertaera horiek mugarri izango dira Óliverren bizitza emozionalean, zeinak izarretan bilatuko du ikastetxe berrian, auzoan eta etxean dituen arazoen konponbidea.
.
.
La maniobra de la tortuga
Manuel Bianquetti inspektorea Cadizeko polizi-etxera lekualdatzea behartuko dute bere nagusiek. Bere hasierako lasaitasuna hautsi egingo da neska gazte baten hilotza azalduko denean; izan ere, horrek oinazetu egiten duen iragana gogoraraziko dio.
Bere nagusiak aurka egon arren, Bianquettik gurutzada bakarti bati ekingo dio erruduna harrapatzeko, bere irudimenaren ondorio izan daitezkeen ebidentziak jarraituz. Bere auzokidean, bikotekide ohiak jazarritako erizain hauskorra, ez beste inorengan aurkituko du laguntza.
.
.
En attendant Bojangles
Gary txikia Parisko apartamentu batean bizi da Camille Fouquet (Virginie Efira) eta Georges Fouquet (Romain Duris) guraso xelebreekin eta txori exotiko batekin. Etxe horretan bada gauero errepikatzen den ohitura bat, Camille eta Georgesek maitasunez dantzatzen dute Mr. Bojangles, bere abesti gogokoena.
Fouquetarren etxean, dibertimendua, fantasiara eta lagunekin batera bizitza ospatzeko grina dira nagusi.
.
.
Presque
Loui ehorztetxe baten kudeatzailea da. Ezkongabea hautu propioz, lanak zeharkatzen du bere egunerokoa. Patuak garun paralisiak jotako Igorrekin gurutzatuko du. Gorputz elbarria izanagatik, izpiritu zorrotza du Igorrek, eta barazki ekologikoak banatzen ematen du denbora librea Socrates, Nietzsche eta Spinoza irakurtzen dituen bitartean.
Louisen hileta-autoa hartu eta elkarrekin bidaia bat egingo dute, Madeleine zenaren gorpua bere jaioterrira eramateko.
.
.
Un autre monde
Lanak erabat irentsi du filmeko protagonistaren bizitza pertsonala. Buru belarri ari da izen handiko enpresa estatubatuar boteretsu batentzat, eta eguneko orduak ez dira nahikoak egin nahiko luken guzti horri ekiteko. Haustura puntua erabatekoa izango da emazteak, egoerarekin gogaituta, alde egiteko erabakia hartuko duenean.
.
.
The Conference
1942ko urtarrilaren 20an, Alemaniako erregimen naziaren ordezkari nabarmenak Berlin-Wannseeko hiribildu batean bildu ziren, Wannseeko Konferentzia delakoan. Bertan, 11 milioi judutarren hilketa sistematikoa erabaki zen.
Leave A Comment