Blues erritmoa maite dutenek Donostian elkartzeko aitzakia dute ekainaren 11n. ‘It’s not just a show, it’s a party’. Musika kontzertua, zinema emanaldia, eta ostea, festa. Hitzordu gustagarria prestatu du Bang Bang Zinema elkarteak uda atarirako. Sarrerak eskuragarri jarriko dituzte gaur 11:30ean.

bangbang_The blues brothers

The Blues Brothers musika taldea protagonista duen izen bereko filma aitzaki, Donostiako Antzoki Zaharrean badute zer abestu herritarrek. Ekainaren 11n, pantailaratuko dute John Landisek zuzendutako filma, Dan Aykroyd, John Belushi eta garaiko punta-puntako musikariak biltzen dituena. Istorioa ezaguna da: espetxetik irten berritan, Jake Blues anaia Elwoodekin elkartuko da, Santa Elena umezurztegia itxi ez dezaten diru-bilketa egiteko.

Filma eman aurretik, baina, ikus-entzuleek The Blues Brothers and Sister taldearen zuzeneko kontzertuaz gozatzeko tartea izango dute, 19:30ean. Eta eguna borobiltzeko, Convent Gardenen eztanda egingo du festak. Hitzorduko kartela Andoni Tebar diseinatzaileak sortu du.

Bi eratako sarrerak eros daitezke. Batetik, 10 euro ordainduta, kontzerturako eta filma ikusteko aukera egongo da. Bestetik, 20 euro ordainduta, jaira ere bertaratu daiteke.

Sarrerak eskuragarri jarriko dituzte gaur 11:30ean Donostia Kulturaren webgunean.