Zinegoak – Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 19. edizioan lehiatu diren lan onenak erakutsiko dituzte gaur, Markina-Xemeinen. Esperantza aretoan egingo dute saioa, 18:30ean, eta sarrera doan da.

HEDAPENA_ZG2022

Helburu zehatz batekin sortu zuten Zinegoak jaialdiko arduradunek 2020an ZG Hedapena ekimena. Jaialdian ikusgai izan diren lanak udalerrietara zabaltzea izan zuten asmo, oro har, herriarentzat zaila baita mota horretako edukiak eskuratzea. Izan ere, gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Horrez gain, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea litzateke bigarren helburua, Zinegoak jaialdiko hautaketak eskaintzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritik igaro da dagoeneko ekimena, martxoaren 8an hasiera eman ziotenetik. Gaur, aldiz, Markina-Xemeinen izango dute saioa. 18:30etik aurrera, Esperantza aretoan, sei film labur erakutsiko dituzte. Sarrera doan da, edukiera bete arte.

  • Les filles ne marchent pas seules la nuit (Katerine Martineau, 2020) – 17’
  • Elsa (Albert Carbó, 2021) – 12’
  • 17 minutos con nora (Imanol Ruiz de Lara, 2021) – 19’
  • No Deberias (Maider Garcia Merino, 2021) – 15’
  • To the future, with love (Shaleece Haas, 2021) – 7’
  • Berak Baleki (Aitor Gametxo, 2021) – 16’

Informazio gehiago, hemen.