Donostian ekin diote gaur GELDITASUNA EKAITZEAN / LA QUIETUD EN LA TORMENTA Alberto Gastesiren lehen film luzea izango denaren errodajeari. Euskaraz eta gaztelaniaz grabatua, zuri-beltzean eta 4:3 formatuan, filmak 85 minutuko iraupena izango du.
GELDITASUNA EKAITZEAN / LA QUIETUD EN LA TORMENTA filmak bikote bat du protagonista, Lara (Loreto Mauleón) eta Daniel (Iñigo Gastesi); ekaitz egun batean ezagutu zuten elkar eta ezer gutxi mantentzen dute orduko pasio horretatik. Urte asko igaro dira; elkar ezagutu zutenean gazteak eta grinatsuak ziren, eta etorkizunak aukeraz beteriko herrialde urrun bat zirudien. Orain, haien bideak berriro gurutzatu dira —beste filmak quietud bi pertsonaien maitasun-istorioan barrena egingo du.
Apirilaren 4an abiatu dituzte errodaje lanak, eta lan-taldearen asmoa da apirilean zehar grabatzea kontakizunaren lehen zatia. Izan ere, bi zatitan banatu dute filmaren grabaketa prozesua: iraganari buruzko pasartea, lehen asteetan errodatuko dutena, eta orainari dagokiona. Ekaina aldera errodatuko dute bigarren zatia.
Aipatu bezala, Loreto Mauleon eta Iñigo Gastesik beteko dituzte rol nagusiak eta, horiekin batera, Aitor Beltranek eta Vera Milanek osatuko dute aktore-taldea. Alberto Gastesi arituko da zuzendari lanetan eta bera arduratu da ere, Alex Merinoren laguntzarekin, gidoia idazteaz. Jaione Daubagnak beteko du zuzendari-laguntzailearen lana, eta Loinaz Jauregui izango du ekoizle. Filmak Itziar Otxoa izango du ekoizpen-zuzendari eta Alejandra Arrospide arituko da zuzendari-artistikoren lanetan. Aldiz, Andrea Saenz Pereiro arduratuko da soinuaz. Amaitzeko, Kizkitza Retegui arduratuko da makillajeaz eta Olga Cruz ile-apaindegiaz.
Vidania Films ekoiztetxearen du atzetik proiektuak, eta baita Eusko Jaurlaritzarena ere. Ondo bidean, 2022ko udazkenean estreinatzea aurreikusi du lan-taldeak.