Elías Qurejeta Zine Eskolako Komisariotza graduondoko ikasleek proposatutako Kamara armatu – A(r)mar la cámara zikloaren emanaldi berri bat egingo dute gaur, Donostiako Tabakaleran. Still recording (Saeed Al Batal eta Ghiath Ayoub, 2018) ekoizpen siriarra egongo da 19:00etan ikusgai.
Hainbat sute-foku jorratuz, eta zinema gatazka bortitz bat eragin duen kausa baten zerbitzura jarriz, Kamara armatu – A(r)mar la cámara zikloa iragarri du Elías Qurejeta Zine Eskolak. “Borroka horiek irudikatuko dituen kartografia eta gizarte-gatazken eta zinema-ekoizpen dibergentearen mekanismoen arteko loturei buruz hausnartzea ahalbidetuko duen mapa bat marraztea, bai estetikatik eta bai narratibatik abiatuta” izango dute Komisariotza graduondoko ikasleek helburu. Programa 2022an zehar garatuko da, eta hilabetero film bana ari dira eskaintzen. Apirilari agur esateko, Still recording proiektatuko duten 19:00etan, Tabakaleran.
2011 urtean, Saeed eta Milad ikasleek Damasko utzi eta Doumara, Ekialdeko Ghoutara, joatea erabakiko dute, iraultza siriarrean parte hartzea. Tokiko irrati bat eta grabazio-estudio bat instalatuko dituzte bertan, eta ikusten dutena erregistratzen hasiko dira, egun batean kamera bat eurek egiten dutena erregistratzen hasiko den arte.
Su-arma eta kamera
Zikloak irudiek testuinguruan duten botereari buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko du ikus-entzulea, eta orainaldiarekin nola hitz egin dezaketen pentsatzera: irudiek oraindik espiritu iraultzaileari eusten diote? Hori pentsa daiteke hizkera zinematografikotik?
“Enkoadraketaren xedea, objektiboaren beharra eta gailuari heltzea su-arma bati edo zinemako kamera bati egotzi ahal zaio. Bi objektuen antzekotasun fisikoa kezkagarria izan daiteke. Hizkera komunean ere badaude bien arteko loturak: obturadorea disparatzen dugu, we shoot a film. Zinema-gailua muntatzea eta irudikatzen denari apuntatzea zinemarekin borrokarako bideak irekitzeko tresna bihurtu da zinegile eta mugimendu armatu askorentzat”.
Informazio gehiago, hemen.