Bilboko FAS Zineklubak 2022ko maiatzeko zinema eskaintza iragarri du. Ohi bezala, El Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, eta film garaikideak, nazioartean arrakasta pilatutakoak, zein euskal sortzaileen laburrak erakutsiko dituzte.
Bilbotarrek ondo lotuta izan ohi dute astearte iluntzeetako plana. Fas Zineklubaren ekarpenari esker, zinemaz gozatzeko hitzordua dute hirian, Indauntxuko erdigunean kokatutako aretora hurbildu eta zirkuitu komertzialetan tokirik izaten ez duten filmak ikustekoa hain zuzen ere.
Ikasturte hasieratik, gainera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.
Ondorengoa duzue maiatzerako iragarri duten programazioa:
- MAIATZAK 3 | Introduction (Hong Sang-soo, 2022) + KORTeN! A Way Out (Lucas Milla, 2020)
.
- MAIATZAK 10 | Drive My Car (Ryûsuke Hamaguchi, 2021) * Saioa 19:15etan hasiko da
.
- MAIATZAK 17 | Hors normes (Olivier Nakache eta Eric Toledano, 2019) *Caostica eta Inst. Fr.-ekin elkarlanean atondutako saioa.
.
- MAIATZAK 24 | Great Freedom (Sebastian Meise, 2021)
.
- MAIATZAK 31 | Malmkrog (Cristi Puiu, 2020)