Zinemakumeak gara! mostrak eta AUX Magazine aldizkariak antolatutako  XPREST! AUX film laburren rallyak ezagutarazi ditu 10. edizioko irabazleak. Lehiaketa apirilaren 22tik 24ra egin dute, eta Laura Perez Maquedanok sortutako Lips Stick lana izan da garaile.

Aux Magazine sari-banaketa-zinea

Hamarkada bete du aurten Bilboko film laburren rally parekideak. Osatu beharreko film laburraren gaia apirilaren 22an, 12:00etan, eman zieten aditzera antolatzaileek banaka zein taldeka izena emandako parte hartzaileei, Bilborocken, eta bi egun osoko epea izan dute ikus-entzunezkoa osatzeko, euskarazkoa, gaztelerazkoa ala hitzik gabekoa.

Bost minutura arteko iraupena duten azken emaitzak hilaren 24an, 15:30etik 16:30era, aurkeztu zituzten Bilborocken bertan, eta 20:00etan egin zuten sari-banaketa ekitaldia. Lips Stick lana izan da garaile, eta Emakundek emandako 700 euroko saria jaso du Laura Perez Maquedano sortzaileak.

Bilbao Historikok emandako 400 euroko bigarren saria María Bartolomérentzat izan da, ¿Alguna más? piezaren zuzendariarentzat. AUX Magazine saria, aldiz, Musas unsumisas (Beatriz M. Larragueta) lanak jaso du.