Zinematekak antolatutako Aldaketaren ahotsa zikloaren baitan, azken urteotan emakume zinemagileek zuzendutako nazioarteko film arrakastatsuenak pantailaratuko dituzte Bilboko Azkuna Zentroan. Bederatzi lan egongo dira apirilaren 27tik ekainaren 23ra bitartean ikusgai.

Zinemateka-aldaketaren ahotsa-zinea

“Emakumeak kameraren bi aldeetan egon dira zinema arte gisa sortu zenetik. Horietako askok eragin handia izan dute, bai beren teknika berritzaileengatik, bai filmetako gaiengatik, baina ez dira beti ezagutzera eman”. Hitzok erabiliz aurkeztu du Bilboko Azkuna Zentroak datozen hilabeteetan gauzatuko duten Aldaketaren ahotsa zikloa.

Ikus-entzunezko ekoizpen garaikidea eraldaketa-une interesgarrian dagoela jakitun, zinema-industria garaikidearen aldaketa progresiboa islatu nahi du Zinematekak, eta horretarako, beren lehen filmak zuzendu dituzten emakume zinemagileen lanen aukeraketa bat proposatuko du Golem Alhondiga zinemetan: “Zinemaldirik garrantzitsuenetako epaimahaiek eta ikusleek goretsita, filmak zuzentzeko beste modu bat dute, portaera sozialetan eragiteko eta betikotu diren eskema eta egitura patriarkalekin hausteko ezinbesteko garrantzia duten istorioekin”.

Arantza Santestebanek sortutako 918 gau film esperimentalak emango dio hasiera zikoari, eta bi saio izango ditu: apirilaren 27an, 17:00etan, eta hilaren 28an, 19:30ean. Osteguneko emanaldira, gainera, zinemagilea bera gonbidatu dute solasaldira.

Hurrengo saioen egutegia ere aditzera eman dute:

  • Maiatzaren 4an, 17:00etan eta maiatzaren 5ean, 19:30ean: Capharnaüm (Nadine Labaki, 2018)
  • Maiatzaren 11n, 17:00etan eta maiatzaren 12an, 19:30ean: Estiu 1993 (Carla Simon, 2017)
  • Maiatzaren 18an, 17:00etan eta maiatzaren 19an, 19:30ean: Tarde para morir joven (Dominga Sotomayor, 2007)
  • Maiatzaren 25ean 17:00etan eta maiatzaren 26an, 19:30ean: Libertad (Clara Roquet, 2021)
  • Ekainaren 1ean, 17:00etan eta ekainaren 2an 19:30ean: You Were Never Really Here (Lynne Ramsay, 2017)
  • Ekainaren 8an, 17:00etan eta ekainaren 9an, 19:30ean: Never, Rarely, Sometimes, Always (Eliza Hittman, 2020)
  • Ekainaren 15ean, 17:00etan eta ekainaren 16an, 19:30ean: Grave (Julia Decournau, 2016)
  • Ekainaren 22an, 17:00etan eta ekainaren 23an, 19:30ean: Beginning (Dea Kulumbegashvili, 2020)

Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dituzte,gaztelaniazko azpitituluekin. Emanaldietarako sarrerak Golem Alhóndiga zinemako txarteldegian eta golem.es webgunean eskura daitezke, 5 euro ordainduta (4 euro, AZko txartelarekin).

Informazio gehiago, hemen.