Contando ovejas
Ernesto mutil bakartia da, inguruan duen jendeak gutxiesten duena. Dena aldatuko da hiru pisukide bitxiren agerpenarekin, galdutako autoestimua berreskuratzen eta amets guztiak gauzatzen saiatuko baitira, bitartekoak eta ondorioak kontuan hartu gabe.
Eneko Sagardoy durangarra izango du filmak protagonistetako bat.
.
.
Ambulance
Will Sharp beteranoak, bere emaztearen zor medikoak kitatzeko dirua lortzeagatik etsita, bere anaia Dannyrengana joko du. Dannyk, orduan, banku bati egindako lapurreta batean parte hartzea eskainiko dio. Willek ezin du ezetz esan.
Ihes egiteko saiakera gaizki ateratzen denean, anaiek anbulantzia bat bahituko dute polizia zauritu batekin eta paramediko batekin. Baldintza horietan, segurtasun indarren dispositibo handi batetik ihes egin beharko, bahitutakoak bizirik mantendu eta, nolabait, elkar ez hiltzen saiatu.
.
.
The Lost City
Loretta Sage (Sandra Bullock) eleberrien idazle distiratsu eta, apur bat, zaputzaren bilakaera literarioa abenturazko eleberri erromantikoen ingurukoa izan da. Abenturazko eleberri horiek leku exotikoetan girotuta daude, eta galai erakargarri bat izan ohi dute protagonista.
Gizon horren irudia azal guztietan agertzen da, eta bizitza errealean Alanek (Channing Tatum) gorpuzten du. Bere liburu berria Alanekin batera sustatzeko aurkezpen biran ari dela, aberats xelebre batek (Daniel Radcliffe) bahituko du Loretta, egileak bere azken kontakizuna biratzen duen antzinako hiri galduaren altxorreraino gida dezan. Bizitza errealean heroia izan daitekeela erakusteko irrikaz, Alanek eleberrigilearen erreskateari ekingo dio.
.
.
El juego de las llaves
Laurak bizitza osoa darama Antoniorekin. Nahi duen bizitza hori benetan ote den planteatzen hasiko denean, Sergio eta Siena gurutzatuko dira haien bizitzan. Sergio institutuko ikaskide ohia da, eta Siena, bere bikote milleniala.
Laura, Raquel eta Cris lagun minak dira aspaldidanik, eta senarrak konbentzitzen dituzte Sienak proposatu dien jolas berri batean aritzeko: giltzen jokora. Bakoitzak bere giltzak sartuko ditu ontzi batean. Ausaz, giltza batzuk aukeratuko dituzte eta giltzen jabearekin igaro beharko dute gaua. Joko horrek lagun-taldea eta haien bizitzak irauliko ditu: nor diren eta benetan zer nahi duten jakingo baitute horri esker.
Epe luzerako monogamiari, autoerrealizazioari eta plazerari buruzko komedia. Lagunak diren eta euren artean swingerrak izatea erabakitzen duten lau bikoteri buruzko istorioa.
.
.
Les Aventures de Pil
Pil kalean bizi den umezurtz txiki bat da, Erdi Aroko Roc-en-Brume hirian. Bere hiru erbinudeen laguntzari esker, erreinuko tronua usurpatu duen Tristain errege zorigaiztokoaren gazteluan janaria lapurtzen ditu bizirauteko beharrezko dituenak.
.
.
Compartment No 6
Finlandiako neska gazte batek tren bat hartu du Moskurako norabidean, Múrmanskeko aztarnategi arkeologikora joateko. Ezezagun batekin konpartitu beharko konpartimentua. Bizikidetza horrek eta ustekabeko topaketek pixkanaka-pixkanaka erabat kontrajarriak diren bi izaki horiek lotuko ditu…
.
.
Aline
Celine Dion artista kanadiarraren bizita eta ibilbidean oinarritutako biopic musikala.
.
.
Gagarine
Yurik 16 urte ditu, eta bizitza osoa eman du Paris kanpoaldeko Gagarin Dorreetan, bertako etxebizitza-proiektu batean. Astronauta izatea du amets. Dorreak eraisteko proiektuaren berri izango duenean, Yurik erresistentziarekin bat egiten du. Diana eta Houssam lagunekin batera, borrokan murgilduko da bere etxea salbatzeko.