ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 64. edizioa ospatuko du 2022ko azaroaren 11tik 18ra bitartean, eta dagoeneko zabalik da film laburrak eta zinemagileen lehen film luzeak bidaltzeko deialdia. Izena uztailaren 20ra arte eta irailaren 11ra arte eman daiteke, hurrenez hurren.
A kategoriako film labur eta dokumentalen jaialdi bakarra da ZINEBI Espainiar estatuan, eta horrek erreferentziazko posizioa ematen dio nazioartera begira. Izan ere, mundu mailako zinema akademia desberdinen onespena du, eta urtero banatzen duen palmaresa kalifikatzailea da mundu mailako zenbait sariketa garrantzitsuetarako. Hollywoodeko Oscar Sarien Akademiak, BAFTA sarien batzordeak edota Goya Sariak banatzen dituen akademiak, besteak beste, kontuan izaten dute. Gorabidean dauden sortzaileak babesten ditu jaialdiak, bai Euskal Herrikoak zein nazioartekoak.
Bada, animaziozko, fikziozko edota dokumentalezko film laburren zuzendari, ekoizle eta banatzaileak galdegin dituzte aurten ere. Lanok, 30 minutu baino laburragoak izan beharko dute, 2021ean eta 2022an ekoitzitakoak. Halaber, ZIFF – ZINEBI FIRST FILM sailean parte hartzera gonbidatu dituzte beren lehenengo animazio zein fikziozko filma errodatu duten profesionalak ere eskatu dituzte. 2022an ekoiztutakoak izan beharko dira, 60 minututik gorakoak, eta Espainiako Estatuan estreinaldiak izan beharko direnak.
Izen-ematea, FestHome atariaren bidez egin beharko da, film laburren kasuan, uztailaren 20ra bitartean; opera primei dagokienez, irailaren 11ra arte.
uztailaren 25a baino lehen, lanarekin batera, proiektuaren eta haren arduradunaren informazio osagarria erantsiz.
Xehetasun gehiago, hemen.