Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko argitara eman dute 15. edizioa izan denaren palmaresa. Mikel Uralde Arrueren Hormak lanak jaso du Huhezinema sari nagusia, Julen Higeraren Albondigas proiektuak Vertigo saria, eta Aitor Gametxoren Berak baleki filmak Ikusleen saria.
Amaitu da hamabosgarren Huhezinema eta sari guztiak banatu dira. Soinu banden sorkuntza, karakterizazioa eta etorkizunaren inguruan ikasi dute besteak beste, hiru eguneko egitarauan murgildu diren horiek. Horrez gain, maila oneko bideoklip eta film laburren emanaldiekin gozatzeko aukera izan dute, formatu eta genero ezberdinak uztartu, eta hamaika sari banatzekoa.
Partaidetzari dagokionez, 31tik gora izan dira aurtengo HUHEZINEMA jaialdian parte hartu duten lan finalistak. Guztira, 84 ikus-entzunezkok erantzun zioten antolatzaileen deiari, eta horien artean hautaketa batzordearen galbahea pasa dutenekin osatu dituzte lehiaketaren hiru sailak: Sail Ofiziala, MUko ikasleena eta Bideoklip atala. Arestian aipatu bezala, ohiko sariez gain (lehenengo irabazlearentzat 300€, bigarrenarentzat 200€ eta hirugarrenarentzat 100€), bideoklip saileko lan onenaren eta soinu onenaren sariak ere banatuko dituzte.
Bada, Zaraia aretoean egingo dituzten film laburren emanaldiez gain, bestelako jarduerak izan dira nagusi Mondragon Unibertsitateko ikasleek eskainitako egitarauan: tailerrak, klase magistralak, kontzertuak…
Honakoa duzue jaialdiak utzitako palmaresa:
SAIL OFIZIALA:
Huhezinema Saria – Hormak (Mikel Uralde Arrue)
Vertigo Saria – Albondigas (Julen Higuera)
Ikusleen Saria – Berak baleki (Aitor Gametxo)
Soinu Onenaren Saria – Ur azpian lore (Aitor Oñederra)
Mundukide Saria – Yungay 7020 (Raquel Calvo Larralde)
MU SAILA:
Fikzio Onenanaren Saria – Asko falta da?
Soinu Onenanaren Saria – Asko falta da?
Ikusleen Saria – Asko falta da?
Argazki Onena – Hurrengo Geltokia
K-Saria – Ama?
BIDEOKLIP SAILA:
Bideoklip Onena 1 – Liher “Teloia” / Nitya Lopez
Bideoklip Onena 2 – Alai eta Pablo Reverte “Ozen” / Alai Ormazabal de Urresti
Bideoklip Onena 3 – Jhonny Graso “Espada y Rosa” / Marino Pardo Fuente