François Truffaut zinemagile frantziarrak zuzendutako Les 400 coups (1959) filma emango dute bihar, martxoak 30, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan. Zinema eta Hiria zikloaren baitako emanaldia da, hilabete bakoitzeko azken asteazkenean gauzatzen ari direna.

Zinema eta Hiria zikloa-zinea

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatuta, Paris oinarri duen atzera begirakoa ari dira egiten Bilbon. Jean Vigo zinemagile frantziarraren L’Atalante (1933) filmak, surrealismoaren eta errealismo poetikoaren artean kokatutako drama erromantikoak, eman zion hasiera urtarrilean Frantziako hiriburuaren azterketa zinematografikoari, eta hilabetero eskainiko dute proposamen berri bat.

Bihar, otsailaren 30ean, Zinema eta Hiria Zikloko hirugarren emanaldiaren txanda izango da, Les 400 couops, Nouvelle Vague mugimenduko film aitzindaria. Jean-Pierre Léaudek interpretatutako Antoine Doinel da protagonista, Truffauten alter ego-a dena. 14 urte ditu eta Parisen bizi da bere gurasoekin. Ez da gustura sentitzen, eta René lagunarekin bihurrikerietan pasako ditu egunak, eskolara huts eginez.

Saioa Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo Zumarkalea, 71) izango da, 19:00etan. Sarrera doan da, baina bertaratu nahi dutenek kultura.bizkaia@coavn.org  helbidera idatziz erreserbatu beharko dute gonbidapena, 15:00ak baino lehen.