Frantziar hiriburuko Euskal Etxeak, La Fidèle Production eta Christine Zine Klubarekin elkarlanean, euskal zinemari eskainitako “ziklo handi bat” antolatuko du martxoaren 25 eta 26an.
Pariseko Eskual Etxea – La Maison Basque de Paris, orain dela 50 urte inguru sortu zen, euskal gaztez osatutako talde handiak hiriburura joaten hasi ziren garaian hain zuzen. Gazte hauek beraien artean elkar aurkitzeko beharra sentitzen zuten, beraien erroekin eta jatorriekin loturak sortzeko. Baina, era berean, Pariseko jendartean barneratzeko gogoa ere bazuten, bertan beraien tokia topatuz.
Urteen igarotzearekin, erreferentzialtasuna irabazi, ehunka ta euskaldunen eta beraien ondorengoen erreferentzia bilakatu da. Izan lagun taldeak aurkitzeko gune gisa, bizipoza elkarrekin gozatzekoa, edota haien kultura Pariseko jendartean zabal emateko. Bada, azken helburu honi lotuta sustatu dute euskal zinemagintzari eskainitako ZIKLOA ekimena.
Martxoaren 25ean eta 26an egingo dute, La Fidèle ekoiztetxea eta Parisko Christine zinema taldearekin elkarlanean. Euskal Etxean bertan egingo duten inaugurazio afari berezi batek emango dio gaur hasiera egitarauari: Jon Garmendia arduratuko da menuaz eta Oteiza produktuen lankidetza izango du horretarako. Hiriko beste zinema-taldeetako kideen partaidetza aurreikusi dute.
Bihar, aldiz, proiekzioentzako tartea izango da egun osoan zehar: 11:00etan, NORA (Lara Izagirre, 2020): 14:00etan, ATARRABI ET MIKELATS (Eugène Green, 2020); eta 17:00etan, AKELARRE (Pablo Agüero, 2020).
Ikusi ZIKLOA ekimenaren xehetasun gehiago, hemen.