Sobrarbeko Dokumental Etnografikoen Nazioarteko Jaialdian lehiatuko da Ekain Martinez de Lizarduyk zuzendutako eta Arteman Komunikazioa taldeak ekoitzitako Erraiak (2018) da. XIX. edizioa hasiko du gaur festibalak, eta apirilaren 3ra arte luzatuko da.

Espielgo-erraiak-zinea

Ia lau urte pasa dira Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman ekoiztetxeak ordu erdi pasatxoko proposamena aurkeztu zutenetik. Irrintziaren jatorriaren eta hedapenaren azterketa egiten du ikus-entzunezkoak, eta XXI. mendean bizirik jarraitzen duen jakiteko, jardunarekin zerikusi zuzena duten hainbat pertsonaren testigantzak bildu dituzte.

Filmak nazioarteko jaialdietako hautaketa batzordeen interesa piztu du ordutik, eta Uruguain, AEBetan eta Erroman lehiatua zen 2020an, eta New York Tri-State International Film Festivalean (AEB), Sicily Independent Films Awards (Italia) jaialdian eta The Monthly Film Festival Online Festivalen (Eskozia) dokumental onenaren garaikurrak erdietsi zituen. Azken honetan ikusleen saria ere bereganatu zuen. Mumbai Shorts International Film Festivalen (India), aldiz, filmaren musikagatik nabarmendu zuten, eta Istanbul Film Festivalen (Turkia) film labur dokumental onenaren garaikurra lortu zuen. Orain arte, beraz, dozenatik gora aintzatespen izan ditu ikus-entzunezkoak. 2021ean, besteak beste, Toronto Documentary Feature & Short Film Festival jaialdian erakutsi zuten.

Bada, bidea egiten jarraitzen du Erraiak lanak, eta hain zuzen ere, gaur hasiko den Sobrarbeko Dokumental Etnografikoen Nazioarteko Jaialdian parte hartuko du. 16 dokumentalekin batera erakutsiko dute Martinez de Lizarduyk zuzendutako filma. Festibalaren XIX. edizioa apirilaren 3ra arte luzatuko da, Aragoiko Pirinioen bihotzean.

Informazio gehiago, hemen.