2022ko Laburbira Film Laburren zirkuituak azken emanaldiak non izango diren jakinarazi du. XIX. edizioan hautatutako 9 filmez osatutako bilduma ibiltaria erakutsiko dute.
Otsailaren 25ean, Areatzan abiatu zuen bere ibilbidea 2022ko Laburbira Film Laburren zirkuitu8ak. Lantaronen amaituko da, apirilaren 4ean. Orotara, 29 herritan ikusi ahal izango da 9 filmez osatutako bilduma ibiltaria. “Aukeraketa prozesu hau lurraldetasuna, genero berdintasuna eta lanen maila kontutan hartuz burutu da, 80 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu eta ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz”
Bada, jarraian duzue datozen egunotan hautatutako 9 lanak erakutsiko dituzte herrien zerrenda eta egutegia:
- Martxoaren 22an: Gasteiz (Oihaneder Euskal Etxea) | 19:00etan
- Martxoaren 22an: Arrasate (Amaia Antzokia) | 19:30ean
- Martxoaren 23an: Irun (KZ Hitzaldi Aretoa) | 19:30ean
- Martxoaren 23an: Elgoibar (Herriko Antzokia) | 21:00etan
- Martxoaren 23an: Bergara (Seminarixoan) | 20:00etan
- Martxoaren 24an: Andoain (Bastero Kulturunea) | 19:00etan
- Martxoaren 24an: Errenterian (Reina Aretoa) | 19:00etan
- Martxoaren 24an: Biasteri (Zinea) | 19:00etan
- Martxoaren 24an: Etxebarri (Kultur Etxea) | 19:00etan
- Martxoaren 25ean: Dima (Dimako Eskola) | 19:00etan
- Martxoaren 27an: Getaria (Iturzaeta Aretoa) | 19:00etan
- Martxoaren 27an: Izarra (Kultur Etxea) | 19:30ean
- Martxoaren 30ean: Deustu (Ibarrekolanda Institutua) | 11:00etan
- Apirilaren 1ean: Aulesti (Udal Aretoa) | 18:30ean
- Apirilaren 4an: Lantaron (Lantarongo Udaletxea) | 18:30ean
Euskal zinemagintzaren erakusleiho
Euskaltzaleen Topaguneak urteak daramatza euskarazko ikus-entzunezko sortzaileei bultzada emateko egitasmoak antolatzen. Besteak beste, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Benito Ansola beka, urteko euskal ekoizpenak biltzen dituen Durangoko Azokako Irudienea gunea eta Kameratoia film laburren rallya egiten dituzte, baita Laburbira ere, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria.
Hain zuzen ere, helburu birekin jarduten dute Laburbira zirkuituaren antolakuntzan: euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaltzea. XIX. edizioa beteko du 2022an, euskaraz ekoitzitako film laburren zirkuituak eta urtez urte sendotzen doa egitasmoa.