Pascale Bodeten Baleh-baleh filmak jaso du Iruñeko Punto de Vista – Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Sari Nagusia. Emakumezko zuzendariak gehiengo dira 16. edizioak utzitako palmaresean, tartean, Arantza Santesteban iruindarra.

Martxoaren 14tik 19ra ospatu dute Punto de Vista Jaialdia eta, aurreikuspenak beteta, aurreko edizioetan hartutako goranzko bideari eustea zen, Manuel Asín zuzendari artistikoaren gidaritzapean, estreinakoz jardun duen programazio batzordearen helburua. Eta xedea ondo beteta amaitu dute hitzordua.

Tantaka iragarri dituzten zazpi atal nagusi izan ditu programazioak eta, horrekin batera,  hitzaldiak, performanceak, topaketak eta haurrentzako saioak izango dira nagusi. Ehundik gora film proiektatu dira orotara, eta horiei esker 20 nazionalitate baino gehiagoko profesionalen topaleku izan da jaialdia.

Marina Vinyes Albes, Roger Koza eta Christopher Small izan dira Sail Ofizialaren epaimahaikideak, eta emakumezkoak izan dira nagusi banatu duten palmaresean:

X Films

Bestalde, dagozkion deliberazioak egin ondoren, X FILMS 2022 PROIEKTUAREN deialdiaren epaimahaiak – Miquel Martí Freixas eta Catarina Boieiro – Blanca Camellen Renacuajos  filma saritzea erabaki du.

Bada, X Films 2022 proiektu sariduna 2022ko apiriletik 2023ko martxora bitarteko tartean garatu beharko du sortzaileak, saiakera pertsonal modura, eta gutxienez hogei minutuko iraupenarekin. Filma Punto de Vista jaialdiaren hamazazpigarren edizioan estreinatuko da.