Ritxi Lizartza, David Pallarés eta Oier Aranzabalen Apaiz kartzela (2021), 1968-1976 aldian Zamorako apaiz kartzelan preso egon ziren abadeen bizipenen inguruan ardaztutako lana da. 2021eko azaroaren 26an estreinatu zen areto komertzialetan, eta martxoan zein apirilean emanaldi berriak izango ditu Hego Euskal Herriko zinemetan.

Apaiz-Kartzela-kartela-Zinea

1968 eta 1976 artean 50 bat apaiz (gehien-gehienak Euskal Herrikoak) kartzelatu zituzten Francisco Franco diktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakusteagatik. Sermoietan diktaduraren zapalkuntza salatzeagatik hamabi urteko kartzela-zigorrak jaso dituzten abade horiek nekez ahaztuko dituzte nazioarteko komunikabideetako albistegiek 1973. urtean eman zituzten mutinaren irudiak. Izan ere, Zamorako (Espainia) konkordatu-kartzelari su eman zioten bertan preso zeudenek.

Bada, garai latz haietan bere gizartearen aldeko konpromisoari irmo heldu zioten abade haien bizipenak azaleratuko ditu Apaiz Kartzela dokumentalak. Belaunaldi berrientzat ezezaguna baita Zamorako apaiz-kartzelaren historia, eta, askotan esan diguten moduan, ezezaguna izateaz gain, kontatu gabe ere baitago.

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian aurkeztu ondoren, azaroaren 26an estreinatu zen areto komertzialetan, eta ordutik, Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko hainbat zinema aretotan erakutsi dute. Martxoan eta apirilean filmak emanaldi berriak izango dituela iragarri du Maluta* Films ekoiztetxeak:

  • Martxoaren 18an: Olaberrian (Udaletxeko Batzar Aretoan) | 18:00etan
  • Martxoaren 19an: Lasarte-Orian (Manuel Lekuona Kultur Etxean) | 20:00etan
  • Martxoaren 25ean: Markina-Xemeinen (Esperantza Aretoan) | 18:00etan
  • Apirilaren 7an: Altsasun (Iortia aretoan) | 19:00etan
  • Apirilaren 7an: Durangon (Zugaza aretoan) | 19:00etan
  • Apirilaren 10ean: Altsasun (Iortia aretoan) | 19:30ean
  • Apirilaren 23an: Ezkarozen (Bailarako Batzar Aretoan) | 19:00etan
  • Apirilaren 23an: Azkoitian (Baztartxo Antzokian) | 19:00etan
  • Apirilaren 27an: Elgetan (Espaloia Kafe Antzokian) | 18:00etan
  • Apirilaren 29an: Irunberrin (Hiritar Zentroan) | 18:00etan

Martxoaren 18an, 19an eta apirilaren 7an, 23an, 27an eta 29an egingo dituzten saioetara talde teknikoa eta apaizak gerturatuko dira.

Apaizak AIEk zein Donostiako Maluta* Films ekoiztetxeak sustatutako lana da, Azaroa Films eta Zabriskieren ekoizpen elkartuarekin, eta, besteak beste, EITBren, Gogora Institutuaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Otxoa de Baraindika Fundazioaren eta Etxepare Institutuaren parte hartzearekin. Talde teknikoari dagokionez, Xabier Etxeberriak eta Martin EtxeberriakMiguel Angel Elustondok eta Jon Mikel Aldanondok sinatu dute gidoia, eta Maialen Sarasuak burutu ditu edizio lanak. Halaber, Kote Camachok sortu ditu animazioak, eta Joserra Senperenarenak dira doinuak.