Proserpa Film banatzailearen eskutik, Nouvelle Vague Frantziako olatu berriko partaideen lehenengo film laburrak egongo dira ikusgai ostegunero, Donostian. Gaur zikloaren hirugarren emanaldia egingo dute Trueba aretoan, 20:00etan, eta garaiko gizartearen erradiografia eskainiko dute erakutsiko dituzten lanek.

Sade Nouvelle Vague-zinea

Frantziar zinemaren berpizkundean eta zinema berrien oinarrian dauden Cahiers du Cinéma eta Positif aldizkarietako erredaktore izandako Jean-Luc Godard, François Truffaut, Claude Chabrol, Alain Resnais, Agnes Varda zein olatua puztu zuten Jean Rouch, Maurice Pialat eta Chris Marker zinemagileen lehen film laburrak pantaila handira ekarriko ditu Proserpa Film banatzaileak.

Madrilen hasi zuen Nouvelle Vague: Un comienzo zikloak bere ibilbidea, eta Bartzelonatik, Santiago Compostelatik zein Valentziatik pasa ondoren, Donostiako SADE enpresak kudeatutako Trueba aretora iritsiko da atzera begirakoa. Bost emanaldi izango ditu, martxoan. Ostegunero, gauzatuko da, 20:00etan.

Film labur dokumentalak zein fikziozkoak eman zituzten lehenengo bi saioetan, eta ‘Film labur berria’ izenpean erakutsiko dituzte gaur Rouch, Resnais, Pialat eta Reichenbach zuzendarien lanak, garaiko gizartearen erradiografia eskainiko dutenak.

Jarraian duzue egitaraua:

Martxoaren 17an:

  • Les veuves de 15 ans (Hean Rouch, 1966)
  • Le Chant du Styrène (Alain Resnais, 1957)
  • Janine (Maurice Pialat, 1961)
  • A la memoire du rock (Françoise Reichenbach, 1963)

Sarrerak SADEren webgunean eskuragai daude.