Ermuan, Soraluzen, Usurbilen eta Aramaion izango du 2022ko Laburbira Film Laburren zirkuituak geralekua datozen egunetan. XIX. edizioan hautatutako 9 filmez osatutako bilduma ibiltaria erakutsiko dute.

laburbira-2022

Otsailaren 25ean, Areatzan abiatu zuen bere ibilbidea 2022ko Laburbira Film Laburren zirkuitu8ak. Lantaronen amaituko da, apirilaren 4ean. Orotara, 29 herritan ikusi ahal izango da 9 filmez osatutako bilduma ibiltaria. “Aukeraketa prozesu hau lurraldetasuna, genero berdintasuna eta lanen maila kontutan hartuz burutu da, 80 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu eta ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz”

Bada, jarraian duzue datozen egunotan hautatutako 9 lanak erakutsiko dituzte herrien zerrenda eta egutegia:

  • Martxoaren 17an: Ermuan (Ermua Antzokia)
  • Martxoaren 17an: Soraluze (Gaztetxea)
  • Martxoaren 20an: Usurbil (Sutegi)
  • Martxoaren 20an: Aramaio (Kultur Etxea)

Euskal zinemagintzaren erakusleiho

Euskaltzaleen Topaguneak urteak daramatza euskarazko ikus-entzunezko sortzaileei bultzada emateko egitasmoak antolatzen. Besteak beste, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Benito Ansola beka, urteko euskal ekoizpenak biltzen dituen Durangoko Azokako Irudienea gunea eta Kameratoia film laburren rallya egiten dituzte, baita Laburbira ere, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria.

Hain zuzen ere, helburu birekin jarduten dute Laburbira zirkuituaren antolakuntzan: euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaltzea. XIX. edizioa beteko du 2022an, euskaraz ekoitzitako film laburren zirkuituak eta urtez urte sendotzen doa egitasmoa.