Mondragon Unibertsitateko ikasleek antolatutako HUHEZINEMA Film Laburren Jaialdiak 2022an ikusgai izango diren filmen zerrenda iragarri du. Sail Ofizialean hamar proiektuk hartuko dute parte, eta MUko ikasleenean, aldiz, 9 lan izango dira lehian. Martxoaren 30etik apirilaren 1era ospatuko da, formatu presentzialean.

31 izango dira aurtengo HUHEZINEMA jaialdian parte hartuko duten proposamenak. Guztira, 84 ikus-entzunezkok erantzun diote antolatzaileen deiari, eta horien artean hautaketa batzordearen galbahea pasa dutenek osatuko dituzte lehiaketaren hiru sailak: Sail Ofiziala, MUko ikasleena eta Bideoklip atala.  Azken bi urteetan online edo formatu hibridoan egin behar izan da Huhezinema, baina eredu presentzialera itzuliko dira aurtengoan.

Antolatzaileek prentsa ohar labur baten bidez ezagutarazi dituzte zerrendak, eta hala jakin dugu Aretxabaletako Arkupe aretoan proiektatu dituzten lanen artean direla Kimuak katalogoan, Bilboko Zinebi jaialdian edota Euskal Zine Bileran parte hartu duten hainbat proposamen.

Azter ditzagun, bada, atalez atal. Sail Ofizialari dagokionean, 46 hautagai jaso dituzte orotara. Horien artetik, ondorengoak izango dira finalistak:

  • Albóndigas
  • Santa Era
  • YUNGAY 7020
  • AU PAIR
  • Hormak
  • Berak baleki
  • Trumoiak
  • Ur azpian lore
  • Gaua Gauekoentzat (La noche para los nocturnos)
  • Rewind

MU ikasleen sailari dagokionez, parte-hartze apalagoa izan du. Bederatzi film aurkeztu dituzte deialdira, eta guztiak izango dira lehiaketan:

  • Hurrengo geltokia
  • Murkoa
  • Isilpean
  • Asko falta da?
  • Teranga
  • Ama?
  • D A N T Z A
  • Lupus
  • Tenpraren guarpena

Amaitzeko, ondorengoak dira Bideoklipen saileko lan hautatuak:

  • Johnny Garso – Espada y Rosa
  • Willis Drummond – Bigarren Aukera
  • Liher – Teloia
  • TATXERS – Bihotz Motel
  • Glaukoma, Bad Sound Sistem, Niña Coyote eta Chico Tornado – Badakit Badakiela
  • Julen – Itzalaren babesean
  • Mutiko – Sativa
  • Sally Rouss – La perdida
  • Maite Larburu – Aho Arraro
  • SOFOKAOS – Erlojuaren orratzak
  • Alai eta Pablo Reverter – Ozen
  • Amorante – Ama hil zaigu

Datozen egunetan zehaztuko dituzte emanaldien data eta orduak, beraz, adi HUHEZINEMAren sare sozialei!