Donostiako Bang Bang Zinemak proiekzio bikoitza izango duen saioa antolatu du apirilaren 9rako. Quentin Tarantino zinemagilearen saga entzutetsua eskainiko dute, Uma Thurman protagonista duena: Kill Bill: vol 1 (2003) eta Kill Bill: vol 2 (2004). Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 11:30ean.
Hong Kongo arte martzialen filmen omenez sortutako saga da Kill Bill, zinemagile estatubatuarrak idatzi eta zuzendutakoa. Lehen bertsioak lau ordu irauten zuelarik, bitan banatzea erabaki zuen Tarantinok (bakoitzak bost atal ditu), hala, 2003an lehen bolumena estreinatu zuen; hurrengo urtean, bigarrena. Alabaina, 2011n bertsio bateratua aurkeztu zuen Kill Bill: The Whole Bloody Affair izenpean.
Uma Thurman du sagak protagonista, eta ezkontza egunean hiltzaile batzuek larriki zauritu eta koman utziko duten emakume bat. Haurdun dago, eta haurra ere galduko du. Mendeku gogoz esnatuko da loaldi luzetik. Kalifornian, Texasen, Pekinen, Hong Kong, Tokio, eta Mexikon errodatu dira filmak.
Bang Bang Zinemak jatorrizko Kill Bill: vol 1 eta Kill Bill: vol 2 filmak elkarren segidan pantailaratuko ditu apirilaren 9an 19:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean, jatorrizko bertsioan eta espainierazko azpitituluekin. Saiorako kartela Wallijai estudioak sortu du.
Sarrerak eskuragarri jarriko dituzte gaur 11:30ean Donostia Kulturaren webgunean.