Kuartk Valley

2005eko amaiera. Kuartango, Arabako (Euskal Herria) haran urrun bat. Bi gizonek amets zahar bat mamitzeko konpromisoa hartu dute: western bat filmatzea. Ez dute ez dirurik ez talde teknikorik, baina bertako biztanleak filmeko pertsonaiak gorpuzteko konbentzituko dituzte. Algo más que morir, lehen euskal westerna, Almería Western Film Festival jaialdian estreinatu zen 2014an, eta bi sari nagusi irabazi zituen. Maider Oleagak zuzendutako Kuartk Valley filmak argitara eman du abentura kolektibo hori, eta kondaira finkatuta geratuko da.

.

.

The Batman

Krimenaren aurkako bere bigarren borroka urtean, Batmanek Gotham Cityn geroz eta zabalduagoa dagoen ustelkeria ikertzeari ekingo dio. Zeregin horretan, Enigma  izeneko hiltzaile bati aurre egin beharko dio.

.

.

Les amours d’Anaïs

Anaïs protagonistak 30 urte ditu, eta bizitza ezegonkorra darama arlo ekonomiko zein sentimentalean. Bikotekidea dauka, jadanik maite ez duena. Testuinguru horretan ezagutuko du Daniel, eta berehala maiteminduko da berarekin. Baina Daniel Émilie idazlearekin bizi da, eta Anaïs harekin eta bere buruarekiko segurtasunarekin liluratuta geratuko da ere.

.

.

A Hero

Rahim (Amir Jadidi) kartzelan dago itzuli ezin izan duen zor batengatik. Bi egunez irteteko baimena lortuko duenean, hartzekoduna (Mohsen Tanabandeh) konbentzitzen saiatuko da ordainketaren zati bat ordaintzeko erreklamazioa ken dezan. Baina gauzak ez dira aurreikusi bezala joango.

.

.

Language Lessons

Adamen senarrak espainierazko klaseak ordainduko dizkiola aurreratzen dionean, honek ez daki nola edo non egokitu elementu berri hau bere bizitza egituratuan. Baina ustekabeko tragedia batek dena aldrebestuko duenean, Adamek klaseetara joatea erabakiko du, irakaslearekin lotura emozional konplexua garatuz.

.

.

Hive

Kosovoko herri oso batu bateko familiak hilabete amaierara iristeko borrokatzen dira, gerrara joan ziren senar, guraso eta seme-alaben berri jasotzeko irrikaz. Fahrijeren erleek eztia ekoizteari uzten diotenean, gidabaimena ateratzea erabakiko du, eta hirira joango da, bertako janari-denda batean etxeko jakiak saltzera. Bere xalotasun eta handinahiak, ordea, gizartearen nozio patriarkal eta tradizionalak nagusi diren herri kontserbadore bateko biztanleak harrotuko. Bizirik iraun ahal izateko, irainak eta eraso fisikoak gainditu beharko ditu.