Competencia oficial

Ospea eta gizarte mailako prestigioa lortu nahian, enpresaburu aberats batek arrastoa utziko duen film bat egitea erabaki du. Horretarako, izar onenez osatutako talde bat kontratatuko du: Lola Cuevas (Penélope Cruz) zinemagile ospetsua eta talentu berdingabea baina are ego berdingabeagoa duten bi aktore ezagun: Félix Rivero Hollywoodeko aktorea (Antonio Banderas) eta Iván Torres antzerki-aktore erradikala (Oscar Martínez). Bi aktoreak mitoak dira, baina ez dira inola ere munduko adiskiderik onenak. Lolak gero eta proba bitxiagoak jarriko dizkie eta euren artean ez ezik, beren legatuekin ere borroka egin beharko dute Félixek eta Ivánek.

Donostia eta Veneziako jaialdien sail nagusienetatik igaro ostean, AEBko Akademiaren Oscar sarietan izango du hurrengo hitzordu garrantzitsua Gastón Duprat eta Mariano Cohn zuzendariek lau eskutara ondutako komediak.

.

.

Illusions perdues

Lucien XIX. mendeko Frantziako poeta gazte ezezagun bat da. Itxaropen handiak ditu eta bere bidea jorratu nahi du. Jaioterriko inprenta familiarra utzi eta bere mezenasen eskutik Parisen saiatuko da aurrera egiten. Hiri zoragarri horretan berehala abandonaturik, gazteak irabaziaren eta itxurakeriaren menpe dagoen mundu baten atzealdean zer gertatzen den jakingo du. Dena eros edo sal daitekeen giza komedia bat: bai arrakasta literarioa, bai prentsa; nola politika, hala sentimenduak; ospeak nahiz arimak.

  1. Donostia Zinemaldiaren PERLAK atalean aurkeztu zuen filma Xavier Giannoli zuzendariak.

.

.

Super-héros malgré lui / Super… ¿quién?

Cedric (Philippe Lacheau) protagonista aktore saiatua da, bere pasioa bizimodua ateratzeko bidea bilakatu nahi du, baina porrotera bideratuta dagoela dirudi. Ez du dirurik eta bere neskalagunak utzi egin du. Bere aitak, bere arrebak eta bere lagunik onenek ere ez dute gogorrik ematen harengatik. Gutxien espero duenean, ordea,  film bateko rol protagonista antzezteko aukera helduko zaio: “Badman” superheroiarena.

.

.

Playground

Gogotsu ekingo dio Nora protagonistak Lehen Hezkuntzan hasteak suposatzen dion abenturari, bederen anaia zaharrenak -Abelek-  jasaten duen jazarpenaren berri izango duen arte. Barne gatazka batek hartuko du orduan: ikaskideen artean bat gehiago izaten saiatu, integratu, ala anaia lagundu?

.

.

Great Freedom

Hans protagonistaren istorioa islatuko du fiilmak, Viktor hiltzaile presoarekin izandako  harremanaren hiru unetan (1945, 1957 eta 1969). Finean, kartzelako maitasun bat topatuko du publikoak, Alemania demokratikoan homosexualek jasan zuten errepresio bortitza dela eta, Hansen kartzelako sartu-irtenek indartu eta konpasatutakoa.

.

.

Un triomphe

Langabezira maiz itzultzen den arren, Etienne (Kad Meran) protagonista karismaz beteriko aktore dohatsu eta maitagarria da. Bere egitekoen artean, espetxe bateko antzerki-taldea zuzentzen du. Bertan, Samuel Becketten ‘Esperando a Godot’ obra ospetsua antzezteko prest dagoen taldea bilduko du, eta egindako lan onaren fruitu, aktore-troupe pintoreskoarekin espetxetik kanpo bira bat egiteko baimena lortuko du. Aldi berean, ordea, Etienneri aktore gisa aurrera egiteko aukera helduko zaio.

.

.

The Medium

Xamanismoari buruzko dokumental bat amesgaizto beldurgarri bihurtuko da protagonista denek espero zuten jainkosaz bestelako zerbaitek hartua denean.

.

.

Ainbo: Amazoniako Gerraria

Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.

Heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean.

Zineuskadi Elkartearen ZINEMA EUSKARAZ programari esker, euskaraz helduko da zinema-areto nagusietara.

.

.

The Godfather

Amerikako Estatu Batuak, 40ko hamarkada. Don Vito Corleone (Marlon Brando) New Yorkeko hiriaren jabe den mafia gorpuzten duten bost familietako baten buruzagia da, gizon gupidagabe eta beldurgarria. Lau seme-alaba ditu: Connie (Talia Shire), Sonny oldarkorra (James Caan), Fredo uzkurra (John Cazale) eta Michael (Al Pacino), aitaren negozioez ezer jakin nahi ez duena.

Filmaren estreinaldiaren 50. urteurrena ospatzeko Paramount taldeak atondutako berrestreinaldi berezia.