Mendi Tour 2022 zirkuitu ibiltariak abenturazko akzio dosi handiak ziurtatuko ditu urtarrilaz geroztik Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko hiri eta herrietan. Otsailean Iruña izango du geraleku, izan ere, hilaren 21etik 24ra bitartean, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdiko lan nabarmenenak pantailaratuko dituzte.

mendi tour-Iruña-zinea

Astebete baino gehiagoz, mendia eta natur gaiak izan ziren iragan abenduan Bilbon protagonista, izan ere, urtero legez, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdiak abentura nahia asetzeko edota berpizteko proposamenak eskaini zizkien herritarrei. Oraindik ere gure artean dugun birusari aurre egiteko gai izan zen, bigarrenez, nazioarteko proiektu bikainenak biltzen dituen ekitaldia, izan ere, 7.500 ikus-entzuletik gora bildu zituen, eta urte berria hastearekin batera, herriz herri ari dira erakusten jaialdian lehiatu diren lan nabarmenenak.

2022ko Mendi Tour zirkuituak Ataunen hasi zuen bidea urtarrilaren 21ean, eta Donostian, Zangozan, Leioan, Vigon eta Canet d’Berenguerren geralekua egin ostean, Iruñara iritsiko da orain.

Mendi Tourrak 7. edizioa izango du Nafarroako hiriburuan, eta mendi zinemagintzaren urteko hitzordu nagusia bilakatu da dagoeneko. Otsailaren 21etik 24ra, Golem Baiona zinemetan egunero bi saio eskainiko dituzte, 17:30ean eta 20:00etan. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 14. edizioko 10 film eskainiko dituzte; horietako sei saridun izan dira. Lau egunetako sarrera bonua 20 euro eta banakakoak 6 euro ordainduta eskuratu daitezke leihatilan edota zirkuitu ibiltariaren webgunean.

Jarraian Iruñeko egitaraua:

  • Hilaren 21ean:
    • Sciana Cieni (The Wall of Shadows, Eliza Kubarska) – Medi Filmeko sari nagusia
    • Action Directe (Zachary Barr eta Josh Lowell) – Sail ofizialean lehiatu da
    • Fire in the Fingers (Toni Arbones) – Sail ofizialean lehiatu da
    • The Traverse (Ben Tribbetts) – Epaimahaiaren sariaren
  • Hilaren 22an: Amagana (Jon Goikoetxea Lopez de Alda eta Iker Larrañaga Peral) – Euskarazko film onena
  • Hilaren 23an:
    • Melting Landscapes (Pepe Molina Cruz) – Film labur onena
    • Le Cavalier Mongol (Hamid Sardar) – Zuzendari eta soinu banda onena
  • Hilaren 24an:
    • Txango -Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2021
    • Jötunn (Aniol Serrasolses) – Sail ofizialean lehiatu da
    • Black Ice (Zachary Barr eta Peter Mortimer) – Mendi Tourreko eskaladako film onena

Informazio gehiago, hemen.