ZINEGOAK – Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak 2022ko edizioko ZG/PRO Work In Progress programan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Izen emate epea otsailaren 19 arte egongo da irekita, eta Inco [Match & Meet] plataforma bidez egin beharko da.

ZGPRO WIP-zinea

ZG/PRO Zinegoak programak hiru urte daramatza LGTBIQ+ gaiak jorratzen dituen zinemaren ikusgarritasuna sustatzen, baita honen sorkuntzan, ekoizpenean eta banaketan inplikatuta dauden pertsonak babesten. Zinegoak Elkarteak sortutako egitasmoa da, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren baitan ikus-entzunezkoak eta kultura gizartea aldatzeko pentsatutakoa. Otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo dute festibalarn 19. edizioa.

ZG/PRO WIP 2022 egitasmoak aurrez aurrekoaren aldeko apustua egingo du, online plataformak ere indartuz, Inco [Match & Meet] merkatu digitalari esker. Bi ataletan bereiziko dute aurtengo programa:

  • Pitching formatuan garapen prozesuan dauden sei proiektu aurkeztuko dituzte, ZG/PRO Saria eskuratu ahalko dutenak. Sari honen hautaketa Music Library & SFX eta jaialdiko epaimahaikiden eskutan egongo da.
  • Bestalde, garatuago dauden proiektuak hautatuko dituzte. Hauek sarean aurkeztuko dira, eta jaialdiko hautaketa batzordeak baloratuko ditu.

Izen emate epea otsailaren 19 arte egongo da irekita. Izena emateko Inco [Match & Meet] plataformara batzea derrigorrezkoa izango da, eta ondoren Markets atalean sartzea. Galdetegia bete eta derrigorrezkoa den materiala ondo igo dela ziurtatu beharko dute eskatzaileek.

Hiru urteko ibilbidea

Zinegoak jaialdiko industria arloko programa honek hiru helburu nagusi ditu: ikus-entzunezko hezkidetza, sexu aniztasuna eta audientzien garapena. Bizkaiko zinema eskolekin lankidetzan burutzen diren masterclass eta tailerren bidez, eta ZG/PRO WIP programak garapen prozesuan dauden LGTBIQ+ proiektuak sustatuz lan egiten dute.

Work in Progress proiektua industria honetan lan egiten duten profesionalen aldetik sortu zen; garapen prozesuan dauden queer filmei espazio zehatz bat emateko helburuarekin. Komunitate oso baten jabekuntza erakusten duen zinema, eta harremantzeko eta komunikatzeko ditugun modu ezberdinek lotura zuzena dute gure inguruarekin. Ikus-entzunezko industriak, audientziek eta jaialdiak ere honekin bat egiten dutela uste dute.

Horregatik, WIP espazioak Red de Festivales LGTBIQ+ Europa Sur-en babesa du. Queer Lisboa y Queer Porto, Mix Milano, Chéries-Chéris de París, el G.L.A.D de Tesalónica eta Zinegoak batu dira queer zinemaren garapena sustatzeko.