Igor Salutregik irabazi du Oihua! sorkuntza ekimenaren bigarren edizioa Azken partida film laburraren proiektuarekin. Maider Oleaga zuzendariaren aholkularitza izango du lan prozesuan zehar, eta 7.000 €-ko ordainsaria film laburra errodatzeko.

Ukaezina da, azken urteetan, euskarazko zinemagintzak aparteko oihartzuna eta arrakasta bizi dituela gurean zein nazioartean. Fantasiaren generoak izango zuen horretan zerikusirik, genero gisa ere loraldi edo eklosio garai bat ari baita bizitzen. Bada, Testuinguru horretan jaio zen 2019.urtean Oihua!, Donostia Kulturak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek eta Udaleko Euskara Zerbitzuak sustatutako ekimena.

Euskaraz filmatzen den fantasiazko generoa indartzea izan zuen sortze helburua, eta bide horretan gidoiaren sorkuntza nobela saritzeko deialdia jarri zuten martxan. Bada, ikus-entzunezko profesionalek aukeratutako proiektu horrek zeharkako aholkularitza bat jaso zuen, eta, Larrotxene Bideoren tutoretzapean betiere, landutako film labur bat ekoiztea eta errodatzea izan ziren azken urratsak. Bere lehenengo edizioan Paul Urkijo zinemagilea izan zen mentore nagusia, eta  proiektu irabazlea, berriz, Zerua hautsi zen gaua, Maria Fontan donostiarrarena.

Bigarren deialdi honetan Maider Oleaga zinemagilea izango da mentorea eta, oraingoan ere, euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza berria saritzea izango da helburu nagusia. Hautatutako proiektuak lehen deialdian ezarritako pausu eta laguntza ildo berdinak jarraituko beharko ditu, eta film laburra 2022ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean estreinatuko da.

13 egilek sortutako 14 gidoi jaso dira bigarren deialdian. Antolatzaileek zabaldutakoaren arabera, jatorri anitzekoak (Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia) eta “kalitate eta izaera profesional nabarmena” duten lanak dira. Maidel Oleaga zuzendariak berak eta erakunde antolatzaileetako ordezkariek – Marta Zabaleta (San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission), Unai Guerra eta Jon Sánchez (Larrotxene Bideo), Josemi Beltrán (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea) eta Alex Aisa (Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua)- osatu dute lan irabazlea hautatzeko ardura izan duen epaimahaia, eta hainbat irizpideren baitan oinarritu dute beren epaia: sormena eta kalitate artistikoa, ekoizpenaren bideragarritasuna, kokalekuen aniztasuna eta euskararen maila.

Bada, Igor Salutregi gernikarraren Azken partida proiektua izan da garaile. Epaimahaiak lan irabazlearen alderdi onak nabarmendu ditu “istorioak emozionatzeko duen berezko gaitasuna, sentsibilitatea, umorea, drama soziala eta genero fantastikoa uztartu ditu, errealismo magikoa eta gizakiaren oinarrizko-beldurrak landuz”.

Honako ekarpena izango du Salutregik proiektua gauzatzeko bidean

  • Gidoiko profesional batek azken idazketa-prozesuan aholkularitza ematea.
  • Filmaketaren preprodukzioko eta antolamenduko prozesuan zehar laguntzea.
  • Maider Oleaga errealizadorearen aholkularitza teknikoa eta zuzendaritzaren arlokoa.
  • Larrotxene Bideo komunitatetik datorren film laburra grabatzeko eta postproduzitzeko, ikus-entzunezko ikasle eta profesionalez osatutako talde teknikoa.
  • Larrotxene Bideotik datorren film laburra egiteko eta editatzeko beharrezkoak diren makineria eta materialak.
  • Larrotxene Bideok kudeatutako produkzio-gastuen poltsa.
  • San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en laguntza eta aholkularitza aurreprodukzio- eta produkzio-fasean: kokalekuak bilatzeko eta filmaketa egiteko        beharrezkoak diren baimenak lortzeko lankidetza.

Horiez gain, film laburra Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko 2022ko programazioan txertatuko da; hautatutako pertsona filmaren kredituetan agertuko da, eta bertan duen papera egiaztatuko da. Amaitzeko,  300 €-ko ordainsaria jasoko