Zineuskadi Elkarteak kudeatutako Basque Audiovisual bulegoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo egiten diren merkatuetan, azoketan, eta ekimen profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen ebazpena jakinarazi du. Guztira, 20.405,14 euro banatu ditu.

Basque Audiovisual-dirulaguntzak 2022-zinea

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren merkatuetan, azoketan eta ekimen profesionaletan parte hartzeko ikus-entzunezkoen arloko profesionalentzako laguntza-deialdiari dagokion bigarren ebazpena plazaratu du euskal ikus-entzunezko sektorea nazioartekotzeko ardura duen Zineuskadik.

Finkatutako oinarriei jarraiki, aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio guztia aztertu ostean, hautaketa batzordeak aurkeztutako proposamenak ebaluatu ditu, eta Zineuskadi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeari txostena aurkeztu ostean erabaki du, 2022ko urtarrilaren 31ko akordioaren baitan, diru-laguntzak 17 enpresen artean banatzea.

Guztira, 20.405,14 euro jaso dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo garatutako jardueretan parte hartzeko interesa agertu eta deialdian eskaera egin duten ikus-entzunezko sektoreko enpresek.

Ezagutu Zineuskadiren bidez Basque Audiovisual bulegoak ebatzitako diru-laguntzen zerrenda, hemen.