No somos nada

La Polla Records -gure lurraldeko punk ahots mitikoenetako bat- taldeak egingo duen azken biraren harira itzuliko da agur esateko, eta taldearen abeslari Evaristo Páramosek 40 urteko historia oroituko du, Euskadin jaio zeneko herritik. Baserritar batzuen istorio sinestezina da hau, euren abestien bidez musika erretxindua irauli zutela eta lortutako milaka jarraitzaileek abesti horiek ereserki bihurtu zituztela kontatzen diguna.

Javier Corcuera zuzendari perutarrak ondutako lan hau iragan Donostia Zinemaldian aurkeztu zuten, euskal zinemaren erakusleiho den Zinemira atalean.

.

.

Tout s’est bien passé

85 urterekin, Emmanuèleren aita ospitaleratu egin dute istripu zerebro baskularra izatearen ondorioz. Esnatzean, oso ahul sentituko da, ez dela gai bere kabuz moldatzeko, eta bizitza grinaz maite duen gizon ikusbera honek hiltzen laguntzeko eskatuko dio alabari.

Cannesko Nazioarteko Zinema Jaialdian eta, ondoren, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan aurkeztu zuen François Ozon zuzendariak film samur hau.

.

.

Le Quai de Ouistreham / En el muelle de Normandia

Marianne Winckler autore ezagunak lan-kolokatasunari buruzko liburu bat idaztea eta errealitate hori bertatik bertara bizitzea erabaki du. Horretarako, nortasuna ezkutatuz Normandiako (Frantzia iparraldean) herri batean garbitzaile-lana lortu eta gizarteko gainerakoek ezagutzen ez duten bizitza bat ezagutuko du, non irabazitako eta gastatutako euro oro garrantzitsua baita. Esperientzia gogorra bada ere, lankideen arteko solidaritateak adiskide bihurtuko ditu Marianne eta lankideak.

Elkarri laguntzeak adiskidetasuna dakar, eta adiskidetasunak, konfiantza. Baina zer gertatuko zaio konfiantza horri egia argitara ateratzen denean?

Zinemagintza frantsesaren aurpegi ikonikoa den Juliette Binoche protagonista duen film honek Europear Film Onenaren Publikoaren Saria eskuratu zuen Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan.

.

.

La abuela

Susanak Parisen modelo gisa zuen bizitza bertan behera utzi eta Madrilera itzuli behar du. Izan ere, bere amona Pilarrek garuneko odol-isuria izan berri du. Duela urte batzuk, Susanari gurasoak hil zitzaizkionean, amonak hazi zuen neskatoa, alaba izango balitz bezala. Susanak Pilar zainduko duen norbait aurkitu behar du, baina hasierako plana, amonarekin egun gutxi batzuk ematea, amesgaizto bihurtuko da.

Zahartzaroa, zaintza eta familia arteko ardurak ditu oinarri thriler eta beldur generoak nahasten dituen film honek. 67. Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurrestreinatzeko aukera izan zuen Paco Plaza zuzendariak.

.

.

Belfast

Filma, 60ko hamarkadaren amaierako Ipar Irlandako istilietan girotutako drama bat da. Buddy gaztearen atzetik doa, langile-borrokako, kultura-aldaketa erradikaletako eta indarkeria sektarioko paisaia batean nabigatzen ari den bitartean. Buddyk amets egiten du arazoetatik urrunduko duen etorkizun oparo batekin, baina bitartean bere guraso karismatikoengan eta aitona-amona alaietan aurkitzen du kontsolamendua.

.

.

Prisoners of the Ghostland

Samurai Town hiriko muga gatazkatsuan, eskrupulurik gabeko banku lapur bat (Nicolas Cage) kartzelatik askatzen du The Governor (Bill Moseley) izeneko gerrako jaun aberats batek, Bernice (Sofia Boutella) aurki dezan. Hitza betetzen duela bermatzeko, lapurrak larruzko jantzi bat eraman behar du, bost eguneko epean bere burua suntsituko duena. Bere abenturan, neska aurkitzeaz ez ezik, bere bekatuengandik askatzea bilatuko du.