FIPADOC jaialdiak 2022ko edizioko irabazleen zerrenda jakinarazi du. The Balcony Movie (Pawel Lozinski) ekoizpen poloniarra izendatu dute nazioarteko dokumental onena, eta 5.000 euro jaso ditu opari. Film labur onena Frantzia eta Tunisiaren arteko Angle Mort (Lofti Achour) koprodukzioa izan da.
Filmak zinema aretoetan ikustearen beharraz konbentzituta ospatu dute 2022ko FIPADOC Dokumentalen Nazioarteko Jaialdia. Urtarrilaren 17tik 23ra bitartean gauzatu da, ohiko datetan, eta elkarbizitza izan du helduleku. Miarritze zinemaz girotu dute nazioarteko film dokumental onenak erakutsiz pandemia garaiko bigarren ekitaldian, eta lehiaketaz gain eta topaketak, hitzaldiak, industria arloko jarduerak etab. eskaini zaizkie profesional eta herritarrei.
Guztira, 200 lan erakutsi dituzte hainbat sailetan eta aretoetan, eta dagoeneko epaimahaiak ezagutarazi ditu aurtengo edizioko irabazleak.
Sari nagusiak:
- Nazioarteko dokumental onena: The Balcony Movie (Pawel Lozinski, Polonia)
- Frantziako dokumental onena: Marie-José vous attend à 16h (Camille Ponsin)
- Musika dokumental onena: Paraíso (Sérgio Tréfaut, Portugal)
- Impact CNC-Images de la culture saria: Revolution of our Time (Kiwi Chow, Hong Kong)
- Impact sari nagusa: Revolution of our Time (Kiwi Chow, Hong Kong)
Bestelako sariak:
- Prix Smart saria: Kusunda (Felix Gaedtke eta Gayatri Parameswaran, Alemania, Suitza, Suedia, AEB, Nepal eta Taiwan)
- Nouvelles Écritures saria: Seven Grams (Karim Ben Khelifa, Frantzia, Erresuma Batua eta AEB)
- Film labur onena: Angle Mort (Lofti Achour, Tunisia eta Frantzia)
- Jeune Création FIPADOC saria: Que no me roben los sueños (Zoé Brichau, Belgika)
- Tënk saria: Sur tes cendres (Jocahim Michaux, Frantzia eta Libia)
- Ikusleen saria: Opéra de Paris, une saison (trés) particulière (Priscilla Pizzato, Frantzia)
- Mitrani saria: En mis zapatos (Pedro Morato, Belgika)
- Ciné+ saria: Babi Yar. Context (Sergei Loznitsa (Ukrainia)
- Pfdm SARIA: Option Éduction Sexuelle (Marie-Pierre Jauru, Frantzia)
- Gazte epaimahaiaren saria: A Parked Liufe (Peter Triest, Belgika eta Herbehereak)
Ohi bezala, jatorrizko bertsioan eta frantsesez zein ingelesez azpititulatuta eman dituzte dokumental guztiak, baina aurten, berezitasun bat izan da. Euskarazko edo euskaraz azpititulatutako filmak sartu dituzte egitarauan: Reconciliation, Baby Yar. Context eta Amets Arzallusek eta Marc Parramonek zuzendutako Altsasu. Gau hura.
Informazio gehiago, hemen.