Gaur, urtarrilak 12, abiatuko dute Irunen Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 38. edizioa, eta hilaren 15era bitartean egingo dituzte emanaldiak, Amaia KZ aretoan. Ohi bezala, sarrera doan da.

CIMASUB-Irun-zinea

Pasioa, borondatea, talentua eta itsasoarekiko maitasun amaigabea biltzeko berezko gaitasunagatik ospea bereganatu ohi ditu 2021ean 45 ekitaldi bete dituen CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Festibalak. Lehiaketa egunak bukatuta, herriz herri ari dira zirkuitu ibiltaria antolatzen. “Itsasoarekiko maitasunak guztiarekin ahal duenean” lelopean, Donostian ospatzen den lehiaketan parte hartu duten 27 film labur eta dokumental onenak pantailaratuko dituzte Irunen, CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 38. edizioaren baitan. Saioak 19:00etan egingo dituzte, Amaia KZ aretoan, egunero, larunbata salbu (17:00etan izango da).

Film laburren intentsitateak eragin handia du ikuslearengan, bai irudiengatik, zein transmititzen diguten mezuarengatik. Pantaila handian oso gutxitan ikus daitezkeen leku eta espezie ezberdinen irudiak ikusteko aukera ematen duen erakusleihoa izanda, bideografo onenek ur azpian ematen dituzten ordu guztiei esker lortutako irudi paregabeak eskainiko ditu CIMASUB zikloak.

Txikizikloak eman dio hasiera gaur 10:00etan, hitzorduari, eta datozen egunetan, beste hainbat jarduerek osatuko dute egitaraua. Filmen kartelekin eta itsas materialarekin osatutako “Itsaspeko” bat  jasoko du zikloak Kultur Etxean, eta Real Sociedad fundazioak utzitako urpeko material historikoa ezagutzeko aukera egongo da.

Informazio gehiago, CIMASUB Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren webgunean.