Ikus-entzunezko alorreko erdi eta goi mailako graduetan zein masterretan espezializatutako Andoaingo ESCIVI Zine eta Bideo Eskolak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu 2022ko lehen seihilekorako.

Escivi ate-irekiak-zinea

Soinuaren eta irudiaren munduari lotutako prestakuntza zabala eskaintzen duen Andoaingo eskola da ESCIVI, eta ikus-entzunezko sektoreko euskal profesional ugariren lehen etxea izan da azken 35 urteetan. Era berean, industriako profesional entzutetsuak daude egun eskolako irakasleen artean, gai zehatzei lotutako eskolak ematen baitituzte urtero formakuntza profesionaleko graduetan.

Bada, zinema eta bideo eskolako eraikuntza eta instalazioak ezagutzeko ate irekien jardunaldiak iragarri ditu ESCIVIk datozen hilabeteetarako. Hiru saio izango dira:

  • 2022ko martxoaren 18an
  • 2022ko apirilaren 29an
  • 2022ko maiatzaren 21ean

Bestalde, eskolako arduradunek jakinarazi dute bisita gidatu pertsonifikatuak eskatzeko aukera ere badagoela. Horretarako, ezinbestetan hitzordua eskatu beharko dute interesatuek 943594190 telefono zenbakira deituz edota secretaria@escivi.com helbide elektronikora idatziz.