Bagera Elkarteak antolatutako “3,2,1… ekin!” I. Bideo lehiaketako irabazleen berri urtarrilaren 14an emango dute. Larrotxene Kultur Etxean egingo dute ekitaldia, 18:00etan.
Donostiako 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa berria abiarazi zuen Bagera Elkarteak 2021eko abendu hasieran. Parte hartzaileek beraien jakintza modu didaktikoan azaldu behar izan dute bideo tutorialak sortuz, banaka zein taldeka. 54 bideo aurkeztu dira lehiaketara, eta dagoeneko ezagutarazi dituzte finalistak. Gainera, hilaren 20tik 17ra bitartean, ikusleek gogokoen duten bideo tutoriala bozkatzeko aukera izan dute, eta Bagera Elkarteak jakinarazi duenez, 246 boto jaso dituzte guztira.
Lander Arretxea Bereziartua (Hiru damatxo), Aiora Mujika San Sebastian (Probatxo) eta Ander Edo Martinek osatu dute epaimahai ofiziala, eta lehenengo saridunari 400 euro emango dizkiote, bigarrenari eta publikoak boto bidez aukeratutako lan onenari, aldiz, 300 euro.
Honakoak izan dira finalistak:
- Epaimahaikideen saria:
- Torrijen errezeta Sara Bastida eta Auria Zugasti. Ikastetxea: Zurriola.
- Minecraften burdin makina nola egin Unai Llorens Merino. Ikastetxea: San Luis Lasalle.
- Non flotatzen dugu gehiago, itsasoan edo igerilekuan? Carla Urbistondo. Ikastetxea: Mary Ward.
- Publikoaren saria:
- Dark play aplikazioa nola erabili Jeffry Joel Salgado Sanchez. Ikastetxea: Peñaflorida.
- Non flotatzen dugu gehiago, itsasoan edo igerilekuan? Carla Urbistondo. Ikastetxea: Mary Ward.
- Nola egin hizkuntzen kaxa bat Inge Ugarte, June Muñoze, Iraia Munarrize eta Lide Lobo. Ikastetxea: Peñaflorida.
Urtarrilaren 14an Larrotxene Kultur Etxean egingo duten galan ebatziko dute epaimahaikideen saria eta publikoarena. Bertaratzeko ezinbestekoa da izena ematea bagera@bagera.eus helbidera idatziz, edo ahalbidetu duten formularioa betez. 34 pertsonentzako tokia egongo da soilik aretoan, eta COVID ziurtagiria eta NANa erakutsi beharko da sarreran.
Ezagutu finalistak, hemen.