Etxeko txikien aisialdi orduetan euskararen erabilera sustatu asmoz, zazpi hitzorduko egitarau berezia prestatu dute Santurtziko Udalak eta Serantes Kultur Aretoak. Zinema eta antzezlanak izango dira nagusi eta urtarrila zein otsaila bitartean egingo dituzte saioak.

Udalak familiak aretoetara erakartzeko urtero eskaini ohi duen programazioaren baitako saioak izango dira honakoak. Batez ere, 3 eta 10 urte bitarteko haurrak eta beren senideak izan di gogoan egitaraua ardazterakoan eta haientzako aproposa izan daitekeen denbora tarte bat bilatzen ahalegindu dira: igande eguerditan izango dira saioak, 12:30ean. “Familian gozatzeko aisialdi aukera bat eskaini nahi dugu, balio positiboak sustatzen dituzten film eta antzezlanen bidez”, adierazi du Itsasain Ortolatxipi herriko kultura zinegotziak.

Ortolatxipi berak aurreratu duenez, bi euroko sarrera ordaindu beharko da pelikulak ikusteko. Kopurua berdina izango da haurrentzat zein helduentzat.

Honakoa duzue egunez eguneko programazioa:

  • Urtarrilak 9 | Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa (2019)
  • Urtarrilak 23 | Bihurri, etxetik kale gorrira (2020)
  • Otsailak 6 | Turuleka Oiloa (2019)
  • Otsailak 20 | D’ortagnan eta hiru mosketxakurrak (2021)