Apaiz Kartzela

Honako hau mundu osoan izan den apaiz kartzela bakarraren historia da, Francoren diktadura faxistaren eta Vatikanoaren arteko konkordatua zela eta sortutakoa. Eskubide zibilak defendatzeagatik kartzelatuak izan eta tunel bat eginda ihes egiten saiatu ziren apaizen historia. Hamarkada batzuk beranduago, diktadorea aspaldi hil zen arren, gure protagonistek eutsi egiten diote memoriari, gertatutako guztia ahanzturan eror ez dadin.

Azaroaren 26an estreinatu zen areto komertzialetan, eta Bilbo, Zamora, A Coruña, Ferrol eta Lleida hartu dituen aurkezpen bira baten ostean, emanaldi berriak izango ditu Euskal Herriko zein Kataluniako zinemetan.

.

.

West Side Story

Tony eta Maria nerabeak New Yorken maiteminduko dira 50eko hamarkadan, nahiz eta kaleko talde lehiakideekin (Jets eta Sharks) afiliatuta egon. West Side Story musikalaren bertsio berria dugu honakoa, Broadwayko antzezlan ospetsuaren egokitzapena, Shakespeareren Romeo and Julieta -ren istorioa gaurkotu zuena.

.

.

The Matrix Resurrections

Neok bizitza normal eta arrunta bizi du San Franciskoko hirian, bere terapeutak errezetatutako pilula urdinen eraginari esker. Halako batean, Morfeok pilula gorria eskaini eta Matrixen mundura bere gogoa berriro zabalduko duen arte.

.

.

Sing 2

Buster Moonek eta bere lagunek Clay Calloway rock izarra konbentzitu behar dute ikuskizun berri baten estreinaldian beraiekin bat egin dezan.

.

.

Silent Night

Munduak apokalipsiari aurre egiten dion bitartean, lagun talde bat Erresuma Batuko landetxe idiliko batean bilduko da Eguberri jaiak ospatzera. Gizateriaren suntsipen saihestezinaren ideiarekin deseroso, egoerari lasaitasunez aurre egitea erabakitzen dute, beste Prosecco botila bat irekiz eta ospakizunarekin jarraituz. Baina normaltasunaren itxura egin nahi badute ere, lehenago edo beranduago, euren azken gaua delako ideiari aurre egin beharko diote.