The Story of My Wife

Jacob, gizon harro eta lotsagabea, trabesia luzeetako kapitaina da. Egun batean, lagun batekin apustu bat egingo du: tabernako atea gurutzatzen duen lehen emakumearekin ezkonduko da. Orduan sartuko da Lizzy…

Cannesko jaialdiaren Sail Ofizialetik igaro ostean helduko da filma arte komertzialetara.

.

.

Nowhere Special

Johnek, 35 urteko leiho garbitzaileak, bere seme Michael hazteko lanari eskaintzen dio bere bizitza. Bizitza sinplea daramate elkarrekin, eguneroko erritualen bidez landutakoa, pitzadurarik gabeko maitasun harreman sendo bat oinarri duena. Zoritxarrez, Johnek hilabete batzuk baino ez ditu aurretik.

.

.

Il materiale emotivo

Vincenzok bere bi maitasunen inguruan eraiki du bere bizimodua: Parisen duen liburu-dendar eta Albertine alabar. Bere bizitza lasaitasun gozo batek markatuko du, harik eta egun batean Yolande dendan sartuko den arte. Emakume alaia, ederra eta kartsua, Vincenzori berriro loratuko dizkio denbora luzez erreprimitutako sentimenduak. Honek guztiak, bizitzari aurre egiteko modua zalantzan jartzera eramango du gizona.

.

.

Mamá o papá

Flora (Miren Ibarguren) eta Victor (Paco León) haur guztiek izan nahiko lituzketen guraso eredu horietakoak dira: aurrerakoiak, dibertigarriak eta maitekorrak. Denboraren igarotzeak dena okertu egingo du, eta bikoteak banatzeko erabakia hartuko du. Aldi berean, ordea, bizitza osoan amestu duten lan-aukera jasoko dute. Zein da arazoa? Zaintza. Bietako inor ez dago amore emateko prest. Beraz, epailearen aginduz, haurrek erabaki beharko dute norekin geratzen diren: amarekin edo aitarekin.

.

.

30 jours max

Rayane polizia gazte beldurti eta baldarra da, eta urteetan jasan behar izan ditu bere kideen isekak. Bere medikuak (diagnostiko okerraz) 30 egun baino ez dituela geratzen iragarriko dionean, dena aldatuko da, eta bere desioen zerrenda bete asmoz, ezustekoz beteriko abentura zoro batean murgilduko da.

.

.

Valley of the Lanterns

Olistene protagonistak Haraneko gabon jaia ospatzeko erabili diren paperezko linternak linternak prestatzeko ardura izan du urte luzez, aitonak nola egin erakutsi zionetik. Urte Berriaren ospakizuna azkar hurbiltzen ari da eta bere gaixotasunak okerrera egiten du egunetik egunera, beraz, laguntzaile berezi baten bultzada jasoko du: biloba Porterrena.

.

.

Trash

Milaka dira gizakiek kalean, denden kanpoaldean, zubien azpian… botata uzten dituzten kaxak, botilak, latak eta bestelako hondakinak. Flaco protagonista kartoizko kutxa hautsi horietako bat da, eta merkatu batean bizi da bere kide Burbujasekin, freskagarri botila bat, eta beste lagun batzuekin.

Dena xurgatzen duten garbiketa-makinetatik ihesean bizirauten du taldeak. Bere patuari uko egin diote, eta jada ez dute ezertan sinesten. Piramide magikoaren elezaharrean ere ez, zeinak jasotzen duen hondakin guztiek bigarren aukera bat dutela; birsortu egiten direla, eurentzat zein besteentzat, berriz erabilgarri izateko.

Zineuskadi elkartearen ZINEMA EUSKARAZ programari esker, filma euskaraz bikoiztuta programatuko da.

.

.

Silent Night: A Song for the World

Silent Night eguberrietako abesti ospetsuenetarikoaren sorkuntzari buruzko filma.