Tre piani

Eraikin berean bizi diren hiru familiei buruzko istorioek eraikiko dute filma: bikote gazte batek susmatuko du Renato auzokideak bere alaba bortxatu duela; Monicak bakarrik hezi beharko ditu bere bi semeak, Giorgio senarrak lanean igarotzen baitu eguna; Dora erretiroa hartuta dagoen epaile bat da, eta Vittorio senarrarekin bizi da.

Nanni Moretti zinemagile italiarraren filma Canneseko eta Sevillako zinema jaialdietan lehiatu da.

 

Alegría

Alegríak jatorri judutarra dauka, eta ezkutuan gorde nahi badu ere, Melillan bizi denetik oso zaila egiten ari zaio. Senideak etxera etorriko zaizkio lobaren ezkontza ospatzeko asmoz, eta bere bizitza hankaz gora jarriko dute.

Violeta Salamak zuzendutako filma da, Sevillako zinema jaialdian aurkeztu zena.

 

El lodo

Lehorte batek Levante inguruko arroz-soroak kolpatuko ditu, eta mundu osoan zehar bidaiatzen jardun den Ricardo biologoari dagokio txikitan bizi izan zen inguru hori babestea.

Iñaki Sánchez Arrieta valentziarraren bigarren film luzea da, Raúl Arévalo, Paz Vega, Roberto Álamo eta Susi Sánchez aktore dituena.

 

Penguin Bloom

Sam Bloom senarrarekin eta bere hiru semeekin bizi den emakume zoriontsua da, istripu batek paraplegiaka utziko duen arte. Halako batean, zauriturik dagoen txori bat hurbilduko zaio, eta hari esker bizitzaren garrantziaz konturatuko da.

Glendyn Ivin zinemagileak zuzendutako drama australiarra da, Toronotoko zinema jaialdian aurkeztutakoa.

 

La vida era eso

Belgikako ospitale batean bi emakume espainiarrek topo egingo dute. Maria bertan bizi da, gaztetatik; Veronika iritsi berria da, etorkizun berri baten bila. Lagun bilakatuko dira, eta bizitzari zentzu berria aurkitu nahian bidaia emozional bat biziko dute.

David Martín de los Santos zinemagilearen opera prima, Sevillako zinema jaialdian aurkeztutakoa. Petra Martinezek emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen.

 

Dear Evan Hansen

Eva Hanseni institutuko ikasketak bukatzeko azken urtea falta zaio, baina antsietate soziala dauka. Ikaskide batek bere buruaz beste egin du, eta gertakizunak bere barnera bidaia egiteko balioko dio.

Stephen Chboskyk zuzendutako filma izen bereko musikalaren egokitzapena da.

Zeros and Ones

JJ soldadu estatubatuarra mundu ilun eta beldurgarri batean murgilduko da, Vatikanoaren itzalpean.

Abel Ferrarak zuzendutako thrillerra da, Estatu Batuen eta Italiaren arteko koprodukzioa dena. Ethan Hawke, Cristina Chiriac, Phil Neilson, Valerio Mastandrea, Dounia Sichov, Korlan Madi, Mahmut Sifa Erkaya eta Anna Ferrara ditu protagonista.

Valentina

Valentinak trapezista izan nahi du, baina uste du Down sindromea izateagatik ezingo duela lortu. Bere amonak, ordea, baietz dio, ezer ez dela ezinezkoa.

Chelo Loureirok zuzendutako film luzea da, 2021eko Goya sarietan animaziozko film onena izateko izendatua.