ZINE KONTARI euskaraz idatzi eta egindako zinemagintzari eskainitako zikloa bueltan da. Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteak SGAE Fundazioaren lankidetzarekin bultzatutako jaialdia da, eta abenduaren 15etik 16ra bitartean egingo dute seigarren ekitaldia, Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan.

Zine kontari 2021-zineaEuskaraz idatzitako eta egindako zinema sustatzea zein euskal ekoizpeneko zinema gutxitua zabaltzea du xede ZINE KONTARI zikloak. Hala, bi film luze eta film labur bat proiektatuko dituzte abenduaren 15ean eta 16an.

Yago Mateo zinemagilearen Fishura (2016) film laburrak abiatuko du aurtengo ekitaldia, 19:00etan. Lana Errenteriako Film laburren 20. Jaialdian, 13. Laburbiran edota 39. Euskal Zine Bileran lehiatu zen, eta Bilboko Campos Eliseos Antzokian erakutsiko dute orain. Ostean, Lara Izagirreren Nora (2021) proiektatuko dute. Lanak Nora protagonistaren bidaia azalduko du, bidaia emozional bat, Euskal Herriko kostaldetik.

Hurrengo egunean, aldiz, Elkano. Lehen mundu bira (2019) animaziozko lana izango da pantailaratuko dutena. Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok ekoitzitako filma da; 80 minutuko iraupena du, eta Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak XVI. mendean munduari eman zion itzulia  du hizpide.

Sarrera doan da, edukiera bete arte.