Euskal Zine Bileraren baitan (He)emen Gaude topaketa antolatuko dute bihar, azaroaren 27an. Saioa 12:00etan izango da, Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan, eta online jarraitzeko aukera ere dago. EHUko ikerlaria eta Gastibeltzako kide den Graxi Irigay, Euskaltzaleen Topaguneko Joahana Olabarria eta Barton Filmseko María Jesús Diez Sota arituko dira hizketan, eta lanetan Olatz Beobide (H)emen elkarteko lehendakarikidea izango da moderatzailea.

Hemen tokapeta-zinea

(H)emen ikus-entzunezko eta arte eszenikoen sektoreetako emakume profesionalen elkarteak urteak daramatza ikus entzunezko emakumeak saretu eta hauen ikusgarritasunaren alde lanean, eta hain zuzen ere, Lekeitioko Euskal Zine Bileraren programazioan sartu ohi dituzte gidoilariekin, konpositoreekin, ekoizleekin, aktoreekin, animazioko profesionalekin, arte zuzendariekin etab. adostutako enkontruak.

Azaroaren 20tik 28ra ari dira Euskal Zine Bileraren 44. edizioa ospatzen, eta (H)emen Gaude topaketa profesionala larunbatean, azaroaren 27an, egingo dute. Pelikulen banaketa izango da gaia, eta mahai-ingurua 12:00etan egingo dute, Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan, eta online jarraitzeko aukera ere dago. EHUko ikerlaria eta Gastibeltzako kide den Graxi Irigay, Euskaltzaleen Topaguneko Joahana Olabarria eta Barton Filmseko María Jesús Diez Sota arituko dira hizketan, eta lanetan Olatz Beobide (H)emen elkarteko lehendakarikidea izango da moderatzailea.