Condenadas en Gaza (Ana Alba eta Beatriz Lekunberri, 2019) dokumentalak abiatuko du gaur Donostian ospatuko duten Palestinako Zinema Jaialdia. Guztira bi emanaldi izango ditu zikloak, eta bigarren saioa azaroaren 29an izango da. 

Palestina Zinema jaialdia-zineaGarapen eta Bakerako Elkartasunak (SODePAZ Euskal Herria), Donostiako Udalaren laguntzarekin eta Kresala Zineklubarekin elkarlanean antolatuta, Palestinako Zinema Zikloa prestatu dute. Donostiako Trueba zinema aretoan egingo dituzte emanaldiak, eta guztira bi film emango dituzte.

Condenadas en Gaza izango da gaur zikloari hasiera emango dion filma. Minbizia duten emakume palestinarrei buruzko dokumentala da, eta Israelek Gazan ezarritako blokeoa dela eta, emakume horiek tratamendu egokirik jaso ezin dutela salatuko du.

Hilaren 29an, aldiz, Gaza mon amour (Mohammed Abou Nasser eta Ahmad Abou Nasser, 2020) proiektatuko dute. ISSA hirurogei urteko arrantzalea Sihamekin maiteminduta dago, Leila alabarekin merkatuan lan egiten duen emakumea. Jarduneko egun batean, arrantza sareetan Apoloren antzinako estatua faliko bat aurkituko du, eta altxor misteriotsu eta boteretsu honekin zer egin ez dakiela, bere ondasunen artean ezkutatzea erabakiko du. Sakonean, aurkikuntza honek bere bizitza betiko aldatuko duela sentitzen du. Bitxia bada ere, bere konfiantza handitzen hasiko da, eta Sihamengana hurbiltzea erabakiko du.

Saioak 19:30ean izango dira eta sarrera doakoa da. Trueba zinema aretoen leihatilan eskura daitezke emanaldien egunean bertan.