ALCINE – Alcala de Henaresko Zinema Jaialdian euskal ekoizpenek sari-sorta irabazi dute. David Perez Sañudo zinemagileak zuzendutako La colcha y la madre (2021) film laburrak gidoi onenaren saria eskuratu du, eta Koldo Almandoz eta María Elorzaren Quebrantos (2020) lanari aipamen berezia egin dio epaimahaiak. Europako Film Laburren Lehiaketako bigarren saria Mikel Gurrearen Heltzear (2021) filmarentzat zian da.

Alcine-sarituak-ZineaEspainiar estatuko eta nazioarteko filmak lehian jarri ohi ditu Alcala de Henareseko Udalak eta Madrileko Autonomia Erkidegoak antolatutako ALCINE zinema jaialdiak. Azaroaren 5etik 12ra bitartean ospatu dute 50. edizioa, eta uzta bikaina lortu du euskal zinemagintzak.

Amania films ekoiztetxeak ekoiztu, Sañudo zinemagile bilbotarrak zuzendu eta Marina Parések idatzitako La colcha y la madre lanak gidoi onenaren errekonozimendua jaso du. Tentsioz betetako ama eta alaba baten arteko enkontrua jorratzen du film laburrak, eta Malagako zinema jaialdian estreinatu zenez geroztik ABYCINE, Cinesa eta Warsaw FilmFestivalean parte hartu du.

2020ko Kimuak katalogoan hautatu zuten Almandoz eta Elorzak osatutako Quebrantos laburra, eta ordutik, nazioarteko 40tik gora jaialditan erakutsi dute. ALCINE festibaleko epaimahaiak aipamen berezia egin dio. Bestalde, aurtengo Kimuak katalogoaren parte den Heltzear ekoizpenari Europako Film Laburren Lehiaketako bigarren saria eman diote. Mikel Gurreraren lana 2000. urteko Donostian, euskal gatazka aktiboaren testuinguruan, kokatuta dago, eta Veneziako Mostrako Orizzonti sailean lehiatu zen iragan irailean.