Martin Ugalde euskal kazetari, idazle eta politikariari buruzko Martin Ugalde: bidea etxe, euskara aberri ikus-entzunezkoa sortu du BERRIA egunkariak. Azaroaren 11z geroztik webgunean dago ikusgai.

Martin Ugalde-Zinea

100 urte bete ziren atzo Martin Ugalde kazetari, idazle eta politikari andoaindarra jaio zenetik, eta bere figura ezagutzara emateko dokumental labur bat sortu du BERRIA egunkariak. Ainara alabaren begiradatik hurbilduko gara idazlearengana, haren bizia aztertuko du, baita bere sorkuntza ere: literaturan, kazetaritzan eta politikan. Arantxa Iraola kazetaria arduratu da dokumentalerako elkarrizketak egiteaz, eta Nagore Arin zein Olatz Artola grabazioa eta edizioaz. Lanak 11 minutu irauten ditu.

Andoainadarren obra osoa digitalizatu eta sareratu du Jakinek Ugalderen mendeurrenaren harira. Guztira, 2.049 idazlan jarri dituzte edonoren eskura,  baita biografia bat eta haren boraren ekarpenari buruzko azterketa bat ere. Lehen artikulua 25 urterekin idatzi zuen, 1946an, eta azkena, 2001ean, sortzen lagundu zuen Euskaldunon Egunkarian. Jakinek, gainera, Ugalde familiari buruzko argazkiak jarri ditu ikus-entzunezko lanaren sortzaileen eskura, dokumentala osatzeko balia dezaten. Azaroaren 11z geroztik ikusgai dago BERRIAren webgunean.