Lau hitzordu Alemaniako zinemarekin zinema zikloaren bigarren emanaldi sorta iragarri du BilbaoArte Fundazioak. Azaroaren 16tik 25era bitartean egingo dute, Hispano-Alemana/Deutsch-Spanische elkartearekin elkarlanean antolatuta.
Alemaniar ekoizpena duten lau film eskainiko dituzte BilbaoArte Fundazioko Art House Zinema aretoan, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera doakoa izango da, hala ere, gonbidapena jaso nahi dutenek aldez aurretik erreserbatu beharko dute 94 415 50 9 telefono zenbakira deituz.
Sarrerak proiekzioen egunean bertan hartu beharko dira, 9:00etatik saioa hasi baino ordubete lehenagora arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi gonbidapen eska ditzake, eta zenbakituak izango dira. Segurtasun neurri eta protokoloak jarraituz, ezinbestekoa izango da musukoa erabiltzea.
Hispano-Alemana/Deutsch-Spanische elkartearekin antolatu du BilbaoArtek Lau hitzordu Alemaniako zinemarekin II zinema zikloa, eta film bakoitzak bi pase izango ditu.
- Azaroaren 16an: Der Junge muss an die frische Luft (Caroline Link, 2018) izango da emango duten lehenengo filma, 17:00etan. Azaroaren 25ean, berriz, 19:00etan.
- Azaroaren 16an: Systemsprenger (Nora Fingscheidt, 2019) emango dute. Azaroaren 25ean, berriz, 17:00etna.
- Azaroaren 18an: Coup (Sven O. Hill , 2019) proiektatuko dute, 17:00etan. Azaroaren 23an, berriz, 19:00etan.
- Azaroaren 18an: Die Goldfische (Alireza Golafshan, 2019) emango dute, 19:00etan. Azaroaren 23an, berriz, 17:00etan.