1976ko Shakhaur zazpimilakoaren igoerak elkartu zituen nafarrak eta poloniarrak bilduko ditu, 45 urte geroago, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 14. edizioak. Izan ere, Mendiak 1976 filmaren mundu mailako estreinaldiak zabalduko du abenduaren 3tik 12ra ospatuko den mostra.

Istorioa 1976. urtean hasi zen, mendizale gazte talde bat Iruñeko Udaletxe plazatik Afganistango Hindu Kush mendikateraino bi lur-orotako ibilgailutan abiatu zenean. Abentura, aurkikuntza berriak eta exotismoz beteriko espedizioa izan zen, 7.116 metroko Shakhaur tontorrera igotzearen arrakastaz amaitu zena. “Euskaldunen lehen zazpimilakoa” izan zen, himalayismoaren historian mugarri bat.

Baina gailurrera igo izanaren poza laster bihurtu zen tristura, jaitsieran zoritxarreko istripu bat gertatu zenean: espedizio-kideetako bat hil eta beste bat larri zauritu zen. Inguruan zegoen poloniar espedizio baten ezinbesteko laguntzari esker, nafarrek zauritutako laguna salbatzea lortu zuten. Balentria hark betirako lotu zituen bi espedizioak, eta 45 urte igaro ondoren, berriro aurrez aurre elkartuko dira Bilbon. Tamalez, ez dira izan ziren guztiak egongo, baina bai diren guztiak.

Topaketa 2021eko abenduaren 4an izango da, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldiaren irekiera ekitaldi nagusian, gertakaria jasotzen duen MENDIAK 1976 filmaren mundu mailako estreinaldiaz batera.

2019an sortu zen espedizio hura gogora ekarri eta lortutakoa balioan jartzeko helburuz sortutako proiektua da, Luis Arrietaren eta Koldo Pastorren ekimenez sortutakoa. Garai hartako protagonisten testigantzekin ondo dute kontakizuna; Daniel Burgui kazetaria da gidoilaria, eta Jesus Iriarte argazki-zuzendaria.

Gainerako programazioa, azaroan

Datozen asteetan zabalduko dituzte hasiera ekitaldiari zein filmari buruzko xehetasun gehiago. Horrekin batera, Sail Ofizialeko filmen zerrenda aurkeztuko dute ere. Sarrera salmenta noiz abiaraziko den ere jakinaraziko da denboraz, baina iaz gertatu bezala, aurten ere sarrera pack-en aurre-salmenta eskaintzarik ez dela egingo aurreratu dute antolakuntzatik.

Bada, azaroan emango dugu 14. edizioko programazio osoaren berri, eta horrekin batera aktibatuko da sarrera salmenta.