Kresala Zineklubarekin elkarlanean, bere hileroko jarduna berreskuratuko du Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak. Ostegunean, urriaren 14an, Lugaritz Kultur Etxean egingo dute ikasturte berriaren lehen emanaldia: Zure txanda da  (Rose of Dolls eta Oliver Mend, 2018).

Ezohiko emanaldia atondu dute Bagerako lagunek, slasher azpi-generoko lehen euskal ikus-entzunezkoaren proiekzioarekin. Beldurra, tentsio uneak eta komedia eskaini nahi dizkiote saiora bertaratutako orori. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lagundutako egitasmoa da Zure txanda da webseriea, eta barnetegi batera euskara ikastera joandako 10 ikaslek bizitako esperientzia asaldatzailearen kontakizuna egingo du. Izan ere, hauetako batzuen gorpu hilak agertuko dira egun gutxitara, baina, nork hil ditu?

Jatorrizko hizkuntzan proiektatuko dute, alegia, euskaraz, eta 18:30etik aurrera emango diote hasiera emanaldiari. Aurreko aldietan bezala, Antigua auzoko Lugaritz Kultur Etxean izango da,

Filma amaitu ondoren, Kresala Zineklubeko kideek gidatutako solasaldia egingo dute.