Zinea eta hiria izenpeko zinema-zikloaren biharren seihilekoa hartuko du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) urte amaiera bitartean. Bizkaiko ordezkaritzak egingo dituzte saioak, hilean behin.

Eneko Lorente arduratu da mostraren komisariotza lanak egiteaz, eta fokua Bilboko hirian jarriko duten lau filmen aukeraketa ondo du. Hain zuzen ere, hautatutako filmek 1981 eta 1998 urteen artean Bilboko hiriak jazotako eraldaketa sakona erakutsiko dute, iragan komertzial eta industrialetik hiriaren egungo konfiguraziora artekoa. Kale ikuspegi batetik abiatuta, pertsonaien ibilbideek zein argi eta itzalen erabilerak hiriaren birmoldaketa eta hazkundea izango dira ikusgai.

Filmen emanaldiak hilabete bakoitzaren azken asteazkenetan edo ostegunetan  izango dira, 19:00etatik aurrera, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo zumarkalea, 71). Doako sarrera izango dute baina, edukieraren kontrola bermatzen aldera, ezinbestekoa izango da aldez aurretiko izen-ematea kultura.bizkaia@coavn.org helbide elektronikoaren bidez.

Ondorengoa duzue emanaldien programa:

  • IRAILAK 29 | Siete Calles (Juan Ortuoste eta Javier Rebollo, 1981)
  • URRIAK 27 | Golfo de Vizcaya (Javier Rebollo, 1985)
  • AZAROAK 24 | El amor de ahora (Ernesto del Rio, 1987)
  • ABENDUAK 22 | Entre todas las mujeres (Juan Ortuoste, 1998)

Lehen bi proposamenek hiriaren gainbehera prozesua azalduko dute: krisi ekonomikoa, industriaren desegitea eta garaiko panorama soziopolitiko gatazkatsuak. Beste bi proposamenen argumentuak, aldiz, hiri berriaren atarian kokatuko dira, aurreko hamarkadak erakutsitakoaren aurrean kontraeremu konplexua suposatuz. Filmen zuzendariek aurkeztuko dituzte filmak, eta proiekzioaren ondoren, solasaldi batean hartuko dute parte.