Zuen pelikulak edota laburmetraiak euskal produkzioak badira, festibal baterako hautatuak edo laguntza publikorik jaso badute… BASQUEZINEMA 21 katalogoan inskriba ditzakezu urriaren 15era birtartean!

Urteak emandako euskal ekoizpen eta koprodukzioak biltzen ditu #Basquezinema katalogoak, euskal ikuz-entzunezkoen ikusgarritasuna handitu eta nazioarteko hedapena bultzatzeko asmoz. Horretarako, nazioarteko zinema jaialdi eta merkatu nagusietara bidaltzen da, Euskal Produktoreen Elkartearen webgune eta sare sozialetan eskegitzeaz gainera.

Beren lana urtekariaren hurrengo alean ikusi nahi duten produktoreei dei egin die elkarteak, info@epe-apv.com helbidearen bidez, harremanetan jarri eta bere proiektuen berri emateko. Lehen pausuak emanda, inprimaki erraz bat jasoko dute, gainerako informazioa betetzeko. Urriaren 15a izango dute horretarako epemuga.