Titane

Esplikaziorik gabeko krimen batzuen ondoren, aita batek duela 10 urte desagertutako semea aurkituko du berriz. TITANIOA: bero eta korrosioari erresistentzia handia dion metala, egoki-egokia aleazio erresistenteetarako.

Cannesko zein Torontoko jaialdietan aurkeztu eta bertako sari nagusiak eskuratu eta gero, Donostia Zinemaldiaren Perlak sailean izan zen ikusgai Julia Ducournau zuzendari frantsesaren proposamen apurtzaile hau. 2021ak utzitako film nabarmenduenetako bat, zalantzarik gabe.

.

.

Madres paralelas

Bi emakume ospitaleko gela batean elkartuko dira, eta erditzeko ospitaleratzen dituztenean. Biak ezkongabe daude eta bilatu gabe geratu ziren haurdun. Janis, adin ertainekoa, ez da damutzen eta pozarren dago. Bestea, Ana, nerabea, beldurtuta, damututa eta traumatizatuta dago. Janis, orduan, kidea animatzen saiatuko da ospitaleko pasilloetan dabiltzan bitartean.

Ordu horietan trukatzen dituzten hitz bakanek lotura estua sortuko dute bien artean, eta, denborak aurrera egin ahala, lotura hori garatu eta zaildu egiten da, beren bizitzak modu erabakigarrian aldatuz.

Agustik Almodovar zuzendari espainiarrak aurkeztutako filma, amatasunari eskainitako hurbilketa eder eta politikoa.

.

.

Las leyes de la frontera

Istorioa 1978ko udan hasiko da. Nacho Cañas hamazazpi urteko ikasle barnerakoia da, eta kosta egiten zaio ingurura moldatzea. Gironan bizi da, eta egun batean Zarco eta Tere –hiriko auzo gatazkatsueneko bi gazte– ezagutu eta amodiozko triangelu batean nahastuko da, uda osoan zehar bere bizitza betiko aldatuko duen ebasketa-, lapurreta- eta oste-lasterketa geldiezin bat bizitzera eramango duena. 

Las leyes de la frontera udako istorio bat da, eta bertan, Nachok lehen maitasuna sentituko du, heldu bihurtuko da, bi munduren arteko muga etengabe hautsiko du, eta ongiaren eta gaizkiaren –justiziaren eta injustiziaren– arteko lerroa zeharkatuko du.

Igaro berri den Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen filma Daniel Monzon zuzendariak, Sail Ofizialean baina lehiaketatik kanpo.

.

.

Distancia de rescate / Fever Dream

Emakume bat hilzorian dago, etxetik urrun. Haur bat du ondoan. Ez dira ama-semeak. Emakumearen heriotza gero eta gertuago dagoela, arima hautsiei, arrisku ikusezinei eta ama batek semeari dion maitasunari buruzko istorio aztoragarria kontatuko dute.

Samanta Schweblinen txalotutako eleberri homonimoan oinarritua, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehiaketaren parte izan da ere Claudia Llosa peruarrak zuzendutako fabula ilun eta indartsua.

.

.
The Addams Family 2

Morticia eta Gomez larri daude euren seme-alabak hazten ari direlako, familia hitzorduak alde batera uzten dituztelako eta eztabaida iraunkorrean murgilduta bizi direlako. Euren lotura berreskuratzeko, Pugsley, osaba Fester eta gainerako taldekideak sorgindutako karabanan sartu eta familientzako azken opor miserable batzuetarako errepidera irtetea erabakiko dute.

AEBan zehar biziko duten abenturak beren espazio erosotik aterako ditu, eta topaketa dibertigarriak sorraraziko ditu bere lehengusu ikonikoarekin, It, baita pertsonaia berri eta eszentriko askorekin ere.

The Addams Family 2019KO film animatuaren jarraipena.

.

.

Printze txikia

Le Petit Prince (Antoine de Saint-Exupéry, 1943) eleberri arrakastatsuaren egokitzapena. Printze Txikiaren ametsetako mundura eramango gaitu. Izan ere, neskato batek etxean igaroko du uda, bere gelan ikasten, kurtso hasieran Werth Akademia ezagunean hastekoa delako. Bere amak prestatutako plan zorrotza jarraitzen ematen ditu egunak, gau batean, bizilagun arraro baten gutuna jasoko duen arte. Haren istorioen bidez Printze Txikiaren unibertsora bidaia egingo du.

Zinemazale berriak ekimenaren baitan, hainbat zinema-aretok berreskuratuko dute filma.