Platino sarien 6. edizioa ospatu zuten igandean Madrilen, eta euskal ekoizpen zein profesionalak nagusi izan ziren palmaresean. Elena Irureta, Loreto Mauleon eta Aitor Gabilondo Patria telesailean egindako lanagatik izan dira sarituak, eta Maite Arrioitajauregi ‘Mursego eta Aranzazu Calleja, aldiz, Akelarre filmerako egindako musikarengatik.

Platino sariak EGEDA erakundeak -Txilen, Kolonbian, Espainian, AEBn, Ekuadorren, Perun eta Uruguain ezarritako Ekoizleen Eskubideak Kudeatzen dituenak- sustatzen ditu, FIPCA Ikus-entzunezko eta Zinemako Ekoizleen Iberoamerikar Federazioaren laguntzarekin. Zinemarako eta telebistarako ekoizpenak saritzen dituzte bertan, eta sektoreko proposamen nabarmenenak bildu ohi dira hautagaien artean.  2014an lehenegoz Panaman ospatu zutenetik zuenetik, lehiaketa urtero eta txandaka egiten da Espainiar Estatuan zein Latinoamerikan.

Bada, telebistarako ekoizpenei dagokienean, Patria izan da ezbairik gabeko nagusia. Izan ere, sei sarietatik bost eraman ditu Fernando Aramburu idazlearen eleberriak oinarritutako telesailak:  Iberoamerikar Telesail edo Telesail Labur Zinematografiko Onenarena, Emakumezko Aktore Onenarena (Elena Irureta), Taldeko Emakumezko Aktore Onenarena (Loreto Mauleon) eta Telesail edo Telesail Laburren Sortzaile Onenarena (Aitor Gabilondo).

Zinema atalari dagokionez, El olvido que seremos izan da nagusi, Fernando Trueba zuzendariak Hector Abad Faciolinceren eleberriaren gainean egindako egokitzapena; baina euskal proposamenek ere izan dute fokurik: Aranzazu Callejak eta Maite ArroitajauregiMursego’ -k Akelarre filmerako sortutako soinu banda saritu dute.