Indartsu abiatuko dute ikasturtea Bergarako Seminarixoan. Zinema On zineklubak aurkeztutako programazioaz gainera, proposamen komertzialagoak eta haurrentzako eskaintza anitza izango dira ikusgai urrian zehar.

Bergarako Seminarixoan asteburuak izan ohi dira proiekziorako egunak, eta haur, gazte zein helduentzako zinema eskaintzen dute bertan. Halaber, asteazkenero Zinema On zine-klubak programatutako filmez gozatzeko aukera izaten da, zirkuitu komertzialetatik at zabaltzen diren lanak jatorrizko bertsioan eskaintzen baitituzte hiru euroren truke. Egitarau oparoa prestatu dute urrian:

Haurrei zuzendutako programazioari dagokionez, igande arratsaldetan izango du tartea, arratsaldeko 17:00etatik aintzina. Azken urteko animaziozko lan nabarmenen lagina izango da ikusgai, horietako batzuk euskaraz. Jarraian egunez eguneko egitaraua:

Amaitzeko, proposamen komertzial garaikideenek ere beren tokitxoa izango dute hileko programazioan. Ohi bezala, ostiraletan (hilean behin), igandetan (19:30etatik aurrera) eta astelehenetan (ikuslearen eguna; 20:30etan) egingo dituzte saioak. Ondorengoa duzue emango duten film-aukeraketa:

Jada zabaldu dute saio guztietarako sarrerak eskuratzeko aukera. Hemen topatu dezakezu esteka, emanaldi bakoitzaren info. zabalagoarekin batera.