Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean parte hartu, eta euskal film onenaren Irizar saria eskuratu ostean, exhibizioaren bideari ekin dio Iciar Bollainek zuzendutako Maixabel filmak. Zinema-areto nagusietan estreinatu dute asteburuan, eta, horrez gain, emanaldi berezi bat egin dute ere Iruñeko kartzelan.
2000. urtean, Maixabel Lasaren senarra, Juan María Jauregui hil zuen ETAk. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso zuen: bere senarra hil zuten gizonetako elkarrizketa bat izateko eskaera egin zion, Langraiz Okako espetxean (Araba), zigorra betetzen ari deneko kartzelan, talde terroristarekin zituen harremanak eten ostean. Zalantzak zalantza eta atsekabea handia izan arren, Maixabel Lasak onartu egin zuen 16 urte zituenetik bere bikote izandakoa hil zuten pertsonekin hitzordua egitea. “Mundu guztiak merezi du beste aukera bat”, erantzun ohi du emakumeak bere senarra hil zuen gizonarekin hitz egitearen erabakia zergatik hartu zuen galderari.
Pertsonaia erreal batzuen bizipenetan oinarritutako fikzio lana duzue Ixabel Coixet zuzendariak ondutakoa, eta Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztu dute berriki. Jaialdiko aurkezpen ofizialaren ostean, zinema-areto nagusietara heldu da asteburuan. 300 kopiatik gora zabaldu dituzte lanaren banatzaileek, eta pentsatzekoa da ikusleen erantzuna arrakastatsua izango dela.
Estreinaldi komertzialaz harago, ordea, emanaldi berezi bat egin dute asteburuan Iruñeko espetxean. Nafarroako Justizia Sailak antolatu du saioa, eta Iciar Bollain zuzendaria eta Maixanel Lasa bera izan dira bertab. 300 lagun inguru daude preso Iruñean, eta horietatik 90ek hartu dute parte proiekzioan. EITBk osatutako erreportajearen arabera, “hunkituta” eta “interes handiz” jarraitu dute filma, eta bigarren aukeren alde egindako apustuagatik “miresmena” eta “esker ona” adierazi dizkiote Jauregiri.